Páginas

martes, 18 de abril de 2023

Pazkoako 3. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

 

 

 

 




                                                                          
                                         

                                        III. PAZKO‑DOMEKEA – A

                                              Bideak zuzendu

Gizalegezko lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna – Lana bizigai

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere bakez.

 

            Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, heriotzearen lokarrietatik askaturik. Hauxe da, III. Pazko‑Domeka honetan, eliztar guztiekin batera ospatzen dogun jazoerea eta fededunok pozik bizitzeko daukagun errezoi nagusia.

Gaur, gainera, lan duin eta osasungarriaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna ospatzen dogu. Lanak gizon eta emakume guztien garapenean dauan garrantzia autortu gura dogu. Lanak bizigai, bizi-iturri izan behar dau.

            Elizkizun honetan, Emaus‑eko ikasleek lez, Jesusegaz topo egingo dogu. Itzi deiogun Berari gure bizitzak argitzen eta gure pauso guztiak zuzentzen.

 

            Hasi gaitezan pozez beterik,  abestuz.

 

                        "Abestu dagigun danok misterio handiena.."

 

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

            Barriztau daigun Jesukristo berbiztuagaz bat egin ginduzan Bateoa. Gure buruak ur bedeinkatuaz bustitzea geure pekatuen parkamenerako izango dogu.

 

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu eta tartean “Hartuko dogu ura pozik abestu”)

 

            Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gagizala

            eta, Eukaristia honen bidez,

            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 2, 14. 22b‑28:

 

            Apostoluak eta euren inguruan sortu zan Elizea, Jesus hil eta berbiztuaren testigu dira. Testiguak ikusi eta bizi izan dauana autor‑tzen dau. Gaurkotu dagigun testigantza hori.

 

 

Erantzun‑Salmoa:   15. salmoa

 

            Salmisteak, fededuna izanik, Jainkoagan jartzen dau bere uste osoa.

 

            “Zu zaitut Jauna, ondasuna”

 

1 Pe 1, 17‑21:

 

            San Pedrok gure itxaropena Jaungoikoagan jartera dei egiten deusku. Bizi gaitezan fedeak eta itxaropenak eskatzen deuskuen erara.

 

Lk 24, 13‑35:

 

            Ikasleek ez eben onartu Jesusen heriotza, eta ez eben sinisten bere berbizkundea. Gaurko ebanjelioak diñosku zelan heldu ziran , Jesus berbiztuaren federa.

            Goratu dagigun gure artean dagoan eta berba egingo deuskun Jesus berbiztua.

 

            "Aleluia".

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: gure gaurko eskariak izan daitezala Jaungoikoagan jarrita daukaguzan sinismenaren eta itxaropenaren ezaugarri:

 

-          Eleizaren alde. Jesusen Espirituak sendotuta, gizon eta emakume guztiek lan duin eta osasungarria egiteko daben eskubidea defendatu daian. Egin daigun otoitz.

 

-         Bizitzeari zentzun bat bilatu nahian dabizen guztien alde: Jesusen Ebanjelioan aurkitu dagiela euren bizitzarako bidea. Egin daigun otoitz

 

-         Sufritzen dagozanen alde. Laneko ezbeharretan hil edo gaixotu diranen alde, gogoan izan      daiguzan  gaur eta beti, bakarrik sentitu ez daitezan eta Jainkoarengan aurkitu daien indarra. Egin daigun otoitz

 

-         Altarako mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Emaus‑eko ikasleak  lez, ogia zatitze edo eukaristia honetatik gure fedean sendotuta eta itxaropenean  barriztatuta urten dagigula. Egin daigun otoitz

 

            Pazko misterioaren bitartez, Jauna, salbabidea emon deutsazu munduari; emoiozu zeruko laguntza otoitzean daukazun herri honi, egiazko askatasunaren bidetik ibili daiten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


 

AZKEN AGURRA

 

Gaurko Meza Santua amaitu dogu. Emausko ikasleen antzera, Jesusekin topo egiteak gure bizitzak  eraberritu dagiezala, eta eguneroko bizitzan Jesus berpirtuaren testigu izan gaitezela

 

            "Biztu da Kristo..."











                                          III. PAZKO‑DOMEKEA – A

                                               Bideak zuzendu

Jornada Diocesana por el trabajo digno - Lana bizigai

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere bakez.

 

            Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, heriotzearen lokarrietatik askaturik. Hauxe da, III. Pazko‑Domeka honetan, eliztar guztiekin batera ospatzen dogun jazoerea eta fededunok pozik bizitzeko daukagun errezoi nagusia.

En este día celebramos también la Jornada Diocesana por el trabajo digno y saludable. Queremos reconocer la importancia del trabajo en el desarrollo de todas las personas y la necesidad de que se realice en condiciones saludables para que lo que es fuente de vida no se convierta en causa de enfermedad y de muerte.

 

            Elizkizun honetan, Emaus‑eko ikasleek lez, Jesusegaz topo egingo dogu. Itzi deiogun Berari gure bizitzak argitzen eta gure pauso guztiak zuzentzen.

 

            Hasi gaitezan pozez beterik,  abestuz

 

                        “Abestu dagigun danok misterio handiena..."

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

            Barriztau daigun Jesukristo berbiztuagaz bat egin ginduzan Bateoa. Gure buruak ur bedeinkatuaz bustitzea geure pekatuen parkamenerako izango dogu.

 

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu eta tartean “Hartuko dogu ura pozik” abestu)

 

            Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gagizala

            eta, Eukaristia honen bidez,

            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 2, 14. 22b‑28:

 

            Apostoluak eta euren inguruan sortu zan Elizea, Jesus hil eta berbiztuaren testigu dira. Testiguak ikusi eta bizi izan dauana autor‑tzen dau. Gaurkotu dagigun testigantza hori.

            Durante estos domingos de Pascua, escuchamos la historia de la iglesia primitiva. Toda la predicación es ésta: Jesús de Nazaret está vivo, Dios Padre le ha resucitado.

 

Erantzun‑Salmoa:   15. salmoa 

 

            Salmisteak, fededuna izanik, Jainkoagan jartzen dau bere uste osoa

            El salmo 15 es un canto de confianza y auténtica profesión de fe.

            “ Zu zaitut Jauna, ondasuna”

 

1 Pe 1, 17‑21:

            San Pedrok gure itxaropena Jaungoikoagan jartera dei egiten deusku. Bizi gaitezan fedeak eta itxaropenak eskatzen deuskuen erara.

            San Pedro en su predicación nos dice, que no debemos vivir como aquellos que no creen en la resurrección.

 

Lk 24, 13‑35:

            Ikasleek ez eben onartu Jesusen heriotza, eta ez eben sinisten bere berbizkundea. Gaurko ebanjelioak diñosku zelan heldu ziran , Jesus berbiztuaren federa.

            La muerte de Jesús, acabó con las ilusiones de los apóstoles; pero Jesús resucitado avivó su fe y su esperanza. Ellos son los testigos de este hecho. Han sabido escuchar la Palabra y han vivido el amor de la comunidad.

 

            Goratu dagigun gure artean dagoan eta berba egingo deuskun Jesus berbiztua.

 

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: gure gaurko eskariak izan daitezala Jaungoikoagan jarrita daukaguzan sinismenaren eta itxaropenaren ezaugarri:

 

-         Eleizaren alde. Jesusen Espirituak sendotuta, gizon eta emakume guztiek lan duin eta osasungarria egiteko daben eskubidea defendatu daian. Egin daigun otoitz.

 

-         Por la paz en nuestro pueblo y en el mundo entero: para que sea una realidad que nazca

 de la justicia y el desarrollo de todos.   Egin daigun otoitz

 

-         Por las personas que que han muerto víctimas de accidentes de trabajo y por las que están enfermas a consecuencia de los trabajos que se han visto obligadas a realizar, para que las tengamos presentes ahora y siempre a fin de que no se sientan solas ni abandonadas y encuentren en Dios la fuerza que necesitan. Egin daigun otoitz

 

-         Altarako mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Emaus‑eko ikasleak  lez, ogia zatitze edo eukaristia honetatik gure fedean sendotuta eta itxaropenean  barriztatuta urten dagigula. Egin daigun otoitz

 

            Pazko misterioaren bitartez, Jauna, salbabidea emon deutsazu munduari; emoiozu zeruko laguntza otoitzean daukazun herri honi, egiazko askatasunaren bidetik ibili daiten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Gaurko Meza Santua amaitu dogu. Emausko ikasleen antzera, Jesusekin topo egiteak gure bizitzak  eraberritu dagiezala, eta eguneroko bizitzan Jesus berpirtuaren testigu izan gaitezela

            Sabemos que el amor de Dios está con nosotros y que Cristo camina junto a nosotros. Que sepamos llevar la alegría de la resurrección a la vida de cada día.

           

            "Biztu da Kristo..."







PAZKOALDIKO III. DOMEKEA

Heriotzeak ezin eban-eta Ha bere menpean euki.


Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 14.22b-33)

            Pentekoste-egunean, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutunik, ahotsa jasoz, honan berba egin eban: «Juduok eta Jerusalemen bizi zareen guztiok, entzun arretaz nire berbak: Guztiok dakizuenez, Jainkoak Nazareteko Jesus sinisgarri egin eban zuen aurrean, haren bidez egintza ahaltsuak, mirariak eta ezaugarriak eginez. Jainkoak zuen eskuetan itzi eban, bere asmoaren eta aurrez hartutako erabagiaren arabera, eta zuek hil egin zenduen, sinisbakoen eskuz kurutzean josiz; baina Jainkoak biztu egin eban, heriotzearen lokarrietatik askatuz, heriotzeak ezin eban-eta Ha bere menpean euki.
Izan ere, honan dino Davidek Haretaz:
“Begi aurrean ikusten neban beti Jauna;
Eskuman dodala, ez naiteke dardara.
Horregaitik alai dot bihotza, pozik mihina,
eta nire gorputzak ere itxaropenean dau atsedena.
Ez dozu-eta nire bizia Heriotz-leizera jaurtiko,
ezta zeure fededuna hilobian usteltzen itziko.
Bizirako bidea erakutsiko deustazu,
zeure aurrean alaitasunez beteko”.
            Senideok, itzi egidazue argi eta garbi esaten gure aita David hil egin zala eta hobiratu egin ebela, eta haren hilobia geure artean dogu gaur arte. Baina profetea zan eta baekian Jainkoak zin eginez agindu eutsola beraren odoleko bat jesarriko zala beraren tronuan. Beraz, aurrez ikusi eban Mesias biztuko zala, eta honetaz berba egin eban hau esatean: haren bizia ez ebala Heriotz-leizera jaurtiko eta ez zala haren gorputza hilobian ustelduko. Jesus hori biztu egin dau Jainkoak, eta gu guztiok gara horren testigu». Jainkoak bere eskumaldera jaso dauala, agindutako Espiritu Santua hartu dau Aitagandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten diharduzuena.

Erantzun-salmoa Sal 15, 1-2a eta 5. 7-8. 9-10. 11

Bizirako bidea erakutsiko deustazu, Jauna.

Aleluia.

Zaindu nagizu, Jauna,
babes bila nator-eta Zugana.
Honan dinotsot Jaunari: <<Zu zaitut neure jabe>>.
Jauna da nire ondare eta edontzia;
Zuk dozu eskuetan nire zoria.

Onesten dot Jauna, aholkua emo deustalako,
gauez ere neure bihotzak oharrarazoten naualako.
Begi aurrean ipinten dot beti Jauna;
eskuman dodala, ez naiteke dardara.

Horregaitik, alai dot bihotza, pozik barrua,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozu-eta nire bizia Leizera jaurtiko,
ezta zure zintzoa ustelak hartzen itziko.

Bizirako bidea erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zeure aurrean,
betiko atseginak zeure eskuman.


Bildots garbi eta akas bakoa dan
Kristoren odol ederraz izan zaree erosiak.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 1, 17-21)

            Senide maiteok: Nor bere egintzen arabera, bereizkeria barik, epaitzen dauanari "Aita" deitzen deutsozuen ezkero, jokatu egizue begirunez munduko erbestealdian bizi zareen bitartean. Badakizue zuen gurasoakandik hartutako biziera zentzun bakotik askatuak izan zareela, ez gauza ustelkorrez, urrez nahiz zilarrez, bildots garbi eta akats bako lez zuen alde bere burua eskeini dauan Kristoren odol baliotsuaz baino. Mundua mundu izan aurretik egoan Kristo Jainkoaren asmotan eta azken sasoi honeetan agertu da zuen onerako. Eta zuek beronen bidez sinisten dozue hilen artetik biztu eta aintzaz bete eban Jainkoagan; holan, zeuen sinismena eta itxaropena Jainkoagan jarriak dozuez.


Ogia zatitzean ezagutu eben.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 24, 13-35)

            Jesusen ikasle bi Emaus izeneko herritxo batera joiazan, Jerusalemdik hamaika kilometrora. Jerusalemen jazotako guztiez berbetan egiten eben alkarregaz. Eta, berbetan eta eztabaidan ziharduela, Jesus berbera hurreratu jaken eta eurekin joian; hareen begiak, ostera, itsu egozan eta ez eben ezagutu.
            Jesusek esan eutsen: «Zeri buruz zoaze bidean alkarregaz berbetan?» Hareek gelditu egin ziran, aurpegia ilun, eta bietako batek, Kleofas eritzonak, erantzun eutson: «Zeu izango zara Jerusalemen egun honeetan jazo dana jakin ez dauan kanpotar bakarra!» Jesusek itaundu eutsen: «Zer jazo da, ba?»
            Hareek erantzun eutsoen: «Jesus Nazaretarrarena; profeta ahaltsua zan egitez eta hitzez Jainkoaren eta herri guztiaren aurrean; baina gure abadeburuek eta agintariek heriotzara kondenatu dabe eta kurutzean josi. Guk uste genduan Berak askatuko ebala Israel; baina badira hiru egun hori jazo dala. Egia da gure arteko emakume batzuek harriturik itzi gaituela: goizean goiz joan dira hilobira eta ez ei dabe gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dala esan deutseen aingeruak agertu jakezala esanez etorri jakuz. Gutar batzuk ere izan dira hilobian, eta emakumeek esan daben lez aurkitu dabe; baina Bera ez dabe ikusi».
            Orduan, Jesusek esan eutsen: «Bai zentzun bakoak zareela, bai motelak profetek esana sinisteko! Ez al eban, bada, Mesiasek guzti hori sufridu behar, bere aintzan sartzeko?» Eta, Moisesegandik hasi eta profetarik profeta, Liburu Santuek berari buruz inoen guztia azaldu eutsen.
            Joiazan herritxora hurreratu ziranean, Jesusek aurrera jarraitzeko keinua egin eban. Baina hareek arren eta arren eskatu eutsoen: «Gelditu zaitez gugaz, berandu da eta iluna gainean dogu». Eta herrian sartu zan hareekin gelditzeko.
            Hareekin mahaian egoala, Jesusek, ogia harturik, bedeinkapen-otoitza esan, zatitu eta emon egin eutsen. Orduan begiak edegi jakezan eta ezagutu egin eben; baina Jesus desagertu egin jaken.
            Hareek alkarri esan eutsoen: «Ez al genduan bihotza sutan, bidean berba egiten euskunean eta Liburu Santuak azaltzen euskuzanean?» Eta berehala jagi eta Jerusalemera bihurtu ziran. Han Hamaikak eta honeen lagunak batuta aurkitu ebezan, honan inoela: «Biztu da Jauna egiaz eta Simoni agertu jako».
            Ikasle biek bidean jazotakoa kontatu eutseen eta zelan ogia zatitzean ezagutu eben.





 

No hay comentarios:

Publicar un comentario