Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO
V. DOMEKEA - A
Pazkora bidean, Garizuma 5G: dei bat dozu! Otoitza
Caritasen kanpaina “Neurriz bizi. En su justa medida”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren eguna, kristau-alkarte honetan ospatzeko asmoz etorri zareen guztioi:
Gaurko ospakizunean, Lazaroren biztueraren pasarte biziaz berba egingo jaku
eta bizia eta berbizkundea bizitzera deituko. Jesus heriotza baino indartsuagoa
da; bizia emonez, eta ugari emon be, heltzen da bere bizitzaren azkenera.
Caritasek baita, gaur gogoratzen deusku: neurriz bizi.
Aldi berean, garizuma honetan darabilgun gaia: Garizuma 5G, gaurkoan otoitzari jarriko deutsagu arreta bizia.
Eukaristi honetan, ohartu gaitezan Jesusengan
emoten jakun BIZITZAZ eta eskertu daigun dohai hau.
Abestia: Zure aurpegi bila
EZAUGARRIA, GURA BADOGU
Garizuma osoan begi aurrean izango dogun telefonoaren irudian, gaur azken asteko mezua agertuko jaku Otoitza. Arazoak arazo. Bakarka zein taldeka. Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan, Jesus Semearen bidetik.
HITZAREN LITURGIA
Ez 37, 12‑14:
Israeldarrak atzerrian aurkitzen dira sufritzen, herri lez hilten..., bizia dan Jaungoikoagandik urrundu diralako. Jaungoikoak euren lurraldera eroango ditu barriro; bere Espiritua emongo deutse eta biziko dira.
Erantzun‑Salmoa: 129. salmoa
Kristau alkarteak, bere pekatua ikusi-ta, oihu dagio Jainkoari. Badaki Jaunagan askatasun ugaria dagoela
"Jaunagan dago errukia..."
Erm 8, 8‑11:
Bateoari esker, Espirituaren eraginez bizi gara. Horregaitik ezin dogu bizi munduaren erara, Jaungoikoak nahi dauan lez baino.
Jn 11, 1‑45:
Orain, ebanjelioan, Lazaroren berbizkundea entzungo dogu. Goratu dagigun gure bizitza dan Jesukristo, Jainkoaren Semea.
"Aintza, Jesus, Zuri beti..."
Homili ondoren gura badogu
Garizuman bosgarrena
sakondu Jesusen hitza
Jainko Aitak dakarrena
bakea ta poz bizitza.
Arazoak arazo
indarra dogu otoitza.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: guri bizia emoteko prest daukagun Jaungoikoari otoitz egin deiogun:
- Elizearen alde: nekatu barik iragarri dagiala gure gizartean berbizkundea eta biztuerea dan Kristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Caritasen alde. Etenbarik eskatu deigula gure bizimodu eta kontsumoan aldaketa txiki eta esanguratsuak egitea, legamiaren antzera, eraldaketa handiagoen sustatzaile izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Egoera larrian bizi diran guztien alde: nondik bizi ez daukenak, gaixoak, drogazaleak, espetxeratuak, gorrotoaren edo bildurraren menpean bizi diranak... euren ezbeharrean lagun onak hurrean ikusi dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia honetan parte hartzen gagozan guztion alde: gure bizitzan oinarria izan dadin beti otoitza: sakona, alaia, eskatzekoa eta eskerztzekoa. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Jauna, luzatu egizu gugana zure esku errukitsua, Kristoren bidea jarraituz, biztuerako zoriona gozau ahal izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.
DIRU BATZEARI OHARRA
Gogoratu, gaur batzen dan dirua, Caritasen bidez, beharrizanean dagozenei bideratuko dala. Eskerrik asko.
Oharrak
Martxoak 25 marzo, eguaztena/miércoles. Otoitzaldia/Oración. Bermeoko Santa Eufemia parrokian. Arrastiko 6etan.
AZKEN AGURRA
Kristogaz bat eginda bizi danak beste zentzun bat emoten deutso bizitzeari: zeregin barriak aurkitzen ditu. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala geure inguruan aurkitzen diranei bizi‑poza eskeintzen.
GARIZUMAKO V. DOMEKEA – A
Pazkora bidean, Garizuma 5G: dei bat dozu! Otoitza
Caritasen kanpaina “Neurriz bizi. En su justa medida”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren eguna, kristau-alkarte honetan ospatzeko asmoz etorri zareen guztioi:
Gaurko ospakizunean, Lazaroren biztueraren pasarte biziaz berba egingo jaku
eta bizia eta berbizkundea bizitzera deituko. Jesus heriotza baino indartsuagoa
da; bizia emonez, eta ugari emon be, heltzen da bere bizitzaren azkenera.
Cáritas, con el lema hoy “Neurriz bizi. En su justa medida” nos invita a luchar contra la pobreza, la desigualdad, la exclusión social.
Aldi berean, garizuma honetan darabilgun gaia: Garizuma 5G, gaurkoan otoitzari jarriko deutsagu arreta bizia.
Eukaristi honetan, ohartu gaitezan Jesusengan emoten jakun BIZITZAZ eta eskertu daigun dohai hau.
Abestia: Zure aurpegi bila
EZAUGARRIA, GURA BADOGU
Garizuma osoan begi aurrean izango dogun telefonoaren irudian, gaur azken asteko mezua agertuko jaku Otoitza. Arazoak arazo. Bakarka zein taldeka. Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan, Jesus Semearen bidetik.
HITZAREN LITURGIA
Ez 37, 12‑14:
Israeldarrak atzerrian aurkitzen
dira sufritzen, herri lez hilten..., bizia dan Jaungoikoagandik urrundu
diralako. Jaungoikoak euren lurraldera eroango ditu barriro; bere Espiritua
emongo deutse eta biziko dira.
Israel en el desierto, era como un pueblo muerto; pero Dios les ofrece la vida. La Iglesia pueblo de Dios, a pesar de todos los males, revive siempre por el Espíritu de Jesús.
Erantzun‑Salmoa: 129. salmoa
Kristau alkarteak, bere pekatua
ikusi-ta, oihu dagio Jainkoari. Badaki Jaunagan askatasun ugaria dagoela
La bondad con que Dios perdonó a su pueblo en el destierro, da una gran confianza a todos los que sufren por su culpa. Es un grito de arrepentimiento y un grito de esperanza.
"Jaunagan dago errukia..."
Erm 8, 8‑11:
Bateoari esker, Espirituaren eraginez bizi gara. Horregaitik ezin dogu bizi munduaren erara, Jaungoikoak nahi dauan lez baino.
El Espíritu de Dios está en nuestra vida. Es un don que debe llenar toda nuestra vida y debemos comunicarlo a todos.
Jn 11, 1‑45:
Orain, ebanjelioan, Lazaroren berbizkundea entzungo dogu. Goratu dagigun gure bizitza dan Jesukristo, Jainkoaren Semea.
Jesús es el enviado de Dios; El es
la Resurrección y la Vida. La esperanza es posible, porque confiamos en Dios
Padre, fuente de la vida.
"Aintza, Jesus, Zuri beti..."
Homili ondoren gura badogu
Garizuman bosgarrena
sakondu Jesusen hitza
Jainko Aitak dakarrena
bakea ta poz bizitza.
Arazoak arazo
indarra dogu otoitza.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: guri bizia emoteko prest daukagun Jaungoikoari otoitz egin deiogun:
- Elizearen alde: nekatu barik iragarri dagiala gure gizartean berbizkundea eta biztuerea dan Kristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Caritasen alde. Etenbarik eskatu deigula gure bizimodu eta kontsumoan aldaketa txiki eta esanguratsuak egitea, legamiaren antzera, eraldaketa handiagoen sustatzaile izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que los pueblos se empeñen en organizar la economía de forma que no produzca una realidad de exclusión social y desigualdad, dejando de garantizar los derechos fundamentales de las personas y de los pueblos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que Jesús sea el centro en esta comunidad parroquial y desde Él seamos trasmisores de vida, de paz, amor y esperanza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Jauna, luzatu egizu gugana zure esku errukitsua, Kristoren bidea jarraituz, biztuerako zoriona gozau ahal izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.
ANTES DE LA COLECTA
La
colecta de hoy será destinada a Cáritas. Gracias por vuestra aportación
Oharrak
Martxoak 25 marzo, eguaztena/miércoles. Otoitzaldia/Oración. Bermeoko Santa Eufemia parrokian. Arrastiko 6etan.
AZKEN AGURRA
Kristogaz bat eginda bizi danak beste zentzun bat emoten deutso bizitzeari: zeregin barriak aurkitzen ditu. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala geure inguruan aurkitzen diranei bizi‑poza eskeintzen.





No hay comentarios:
Publicar un comentario