Bidalketaren unea Pazko Bigilia Diman |
Biztu zaigu gure Jauna,
biztu gu salbatzeko,
gu ere biztuko gara
berarekin betiko.
Biztu zaigu gure Jauna,
biztu gu salbatzeko,
gu ere biztuko gara
beti betiko.
Gau ilunak ez gaitu
gu bildurtzen,
ba datorrelako eguna;
gorrotoak ez gaitu
gu bultzatzen,
ba dugulako maitasuna.
Laster joango da
gauen iluna,
laster joango gorrotoa;
ba dator argitan
mundu berria,
betiko maitasunezkoa.
Bideoa: Iker Barrutieta
Abestia: Juanjo Elezkano/Mikel Zarate
Argiaren liturgia |
1. Gau honetako ospakizunean kreazioaren kontakizuna irakurri dogu. Eta beragaz batera, kreatzaileak ez dauela bertan behara itxi berak sortua, eten gabe lagundu deutsola baino. Buruan eukan asmoa edo ametsa, hau da, gizadi jainkotua eta muga gabekoa, egia bilakatu da Jesusen biztueran! Bertan heriotza garaitua izan da, azpiratua. Gure mundu honetan, hainbat gosete, gerrate eta indarkeriaz zauritua, gaur ospatzen dogun jazoera hau argi bat dogu gauean, izar bat itsasoan. Esperantza eskuetan zimeldu edo hiltzen jakunean, hilobitik urteterakoan, Jesus artizarra dogu, goizeko izarra. Ebanjelioaren arabera hona emakumeen itauna hilobiranzko bidean: “Nork mogiduko deusku hilobiko harlosa?” Guk ere, gure bizitzaren bidean, sarritan egiten dogu antzeko itauna: “Nork kenduko deusku ganean dogun eta zapaltzen gaituan hainbeste gatxen zama astuna, arnasa hartzen itxi ez eta itotzen gaituen pisu astunak?” Biziaren Jabea bera da, gugan eta gugaz, gugan eta gugaz batera, ametsean dogun askapena gauzatzen dauena.
2. Bateoari esker bat egiten gara Jesukristogaz. Barri on hau Elizak gau santu honetan gogoratu gura deusku: Jesukristori jarraitzen badeutsagu, bera bizi izan lez bizi izanik, gure helmuga ere biztuera da, biziaren betea. Bai. Maitasuna heriotza baino indartsuagoa da. Maitasuna ez da inoiz hiltzen. Horregaitik ospakizunean bateo eguneko agintzariak barriztatzen ditugu, eta barriz ere, uraz garbituak gara. Zer esan gura dogu horregaz? Jainkoa leiala dala bere berbeagaz, agintzariagaz, gure bateo egunean izenpetu euskun maitasun eta biziaren konpromisoagaz leiala dala, zintzoa dala.
3. Batzutan, kristauak munduan zehar gabiz aurpegi ilunekaz, askatuak izan ez bagina legez. Beste batzutan adore barik geratzen gara, eragozpenak eta arazoak sortu direlako eta gure eskemak apurtu eta arnasa barik geratu garelako. Jesusen biztuerak hauxe esan gura dau: besteen aldeko zerbitzu eta laguntasunak, hor agertzen dan maitasunak, heriotzari irabazten deutsola, gure bizitza argitu eta norabidea emoten deutsola. Zoritxarren profetak sobran ditugu. Gure etorkizuna ez da gaurtik aurrera hondamendi eta alditxarren etorkizuna. Jesus bizi da gure etorkizunean, bere maitasun eta graziak inguratzen gaitue, eraldatzen gaitue, indartzen eta argitzen gaitue.
Hamaiketakoaren liturgia |
Uraren liturgia |
3. A veces los cristianos damos la impresión de caminar por la existencia con cara de poco redimidos. Otras veces nos desalentamos porque surgen dificultades y situaciones conflictivas que rompen nuestros esquemas y nos dejan al aire. La resurrección de Jesús, expresión de que la entrega por amor a favor de los demás, vence a la oscuridad de muerte, es acontecimiento que ilumina y da sentido a nuestra existencia. Y también nos abre confiadamente al porvenir. Sobran profetas de calamidades, pues nuestro futuro no es ya de catástrofes y desastres pues ya está habitado por el amor y la gracia.
Jesús Espeja, OP