Páginas

domingo, 3 de abril de 2011

Arratia paperean

Hamabost urte ondoren barriro dogu esku artean Arratiako Eleiza agerkaria. 1995 eta 1996 urteetan zehar lau ale kaleratu ziran eta Arratiako Pastoral Batzordearen eraginez, eskualdeko bederatzi parrokietan zabaldu. Orduan agerkari osoa elebiduna zan, guzti guztia gaztelaniaz zein euskeraz.


         Hamabost urte igarota, Arratiako Pastoral Batzordeak barriro ikusi dau beharrizan hau, eta aproba moduan, Arratia. Arratiako Eleiza paperaren bosgarren zenbakia atara dau, bederatzi parrokiotan zabaltzeko asmotan hau ere.

         Txantxangorri alaia eta koloretsua da oraingo logotipoa. Igorreko Andra Mari parrokiko bidrieratik  ataratako irudia. Gauza arina, bizkorra, ahula, alaia… Antzekoa izan gura leuke paper hau: arina, albiste asko eta laburrak, gehienak onak, Arratiako Elizaren lanak eta penak, ametsak eta asmoak alaitasunaz zabalduz inguruan.

         Oraingoan euskerea eta gaztelania batera datoz, nahastean, baina alkarren itzulpen barik. Beste barritasun bat hauxe dogu: aldizkari honek osagarri bat daukola interneten, gaur egungo gizartearen erronkei erantzunaz gaur egungo tresnak erabiliz (http://www.arratia.tk/ edota http://arratiaeliza.blogspot.com).

         Agerkari honen lehen asmoa korrespontsal sarea atontzea da, hau da, Arratia eskualdeko zortzi herrietan eta bederatzi parrokietan, korrespontsal bana eukitea. Baita ere arlo pastoral nagusi bakoitzean ordezkari bana (Caritas, Liturgia, Familia Pastoraltza, Katekesia…), arlo horretan begi eta luma izateko asmoz. 

         Aste Santu honetako eleizkizunen ordutegia zehatza parrokiaz parrokia, umeentzako denbora-pasa hezitzaileak, otoitz eta poemak eta inguruko albiste txikiekin osatua dator Arratiako Eleiza barritua. Ea beste hamabost urte igaro baino lehen ale barriren bat ikusten dogun kalean!

Jose Mari Kortazar

Reeditada tras 15 años

'Arratiako Eleiza' nuevamente en las parroquias

Después de quince años, se ha vuelto a divulgar en las parroquias la publicación 'Arratiako Eleiza'. En 1995 y 1996 se publicaron cuatro números y el Consejo Pastoral de Arratia los difundió en nueve parroquias del sector. “Entonces la publicación era bilingüe”, según explican en la página web de Arratia.


Transcurridos quince años, el Consejo Pastoral de Arratia ha observado nuevamente esta necesidad y, a modo de prueba, ha publicado el quinto número de la publicación Arratiako Eleiza con la intención de repartirlo en las parroquias.

“El primer propósito de esta publicación es formar una red de corresponsales”, comentan los promotores. El objetivo es tener un corresponsal en cada uno de los ocho pueblos y nueve parroquias del sector Arratia. Además, les gustaría disponer de representantes en las principales áreas pastorales.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario