Páginas

domingo, 6 de marzo de 2011

Martxoak 8: Leire Areatzako emakumeari elkarrizketa (03)

Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna berton dogu. Hori dala eta sarrera bildumatxo bat eskeiniko deutsegu gure parrokietako emakume jator talde bati. Igorretik hasita Arratia guztia igaro gura genduke.

Hona hirugarren sarrera. Oraingoan Areatzara egin dogu salto, bertako botikako langilearengana.


Nor zara? Nongoa zara?
       Leire Arabiourrutia naiz, Abadiñokoa, Gaztelu auzokoa.
Zergaitik zara Jesusen laguna?
Jesus delako inoiz kalte egiten ez duen laguna.
Zergaitik jarraitzen duzu eleizan?
Ondo sentitzen naizelako Jesusen maitasuna egunero bizitzen dudalako.
Zer da zure ustez parrokiak daukan gauzarik onena?
Jende guztia joan daitekeela eta ez du inor baztertzen.
Zelan ikusten dozu zure parrokia? Eta Areatzakoa?
Nire parrokia San Trokaz da. Gero eta jende gutxiagoa doa, eta jende gaztea gutxiago. Ez dut ezagutzen Areatzako parrokia.
Laguntzen duzu zure parrokian?
Ez asko egia esan, farmaziaren ordutegiarekin ez da erreza parte hartzea.
Zure gurasoak fededunak dira?
Bai etxean beti entzun dut Jesusi buruz berba egiten. Haiek txikitatik bultzatu gaituzte.
Elkarrizketaren egileak: Ohiane, Janire, Vania, Irantzu, Oscar, Fernando, Alex eta Iñaki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario