Páginas

jueves, 3 de marzo de 2011

Martxoak 8: Fidela Goti Igorreko emakumeari elkarrizketa

Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna berton dogu. Hori dala eta sarrera bildumatxo bat eskeiniko deutsegu gure parrokietako emakume jator talde bati. Igorretik hasita Arratia guztia igaro gura genduke.
Igorreko San Juan auzoan oso ezaguna da Fidela Goti. Beragaz egon da berbetan gure parrokiko ume talde bat. Hona laburpena:

Noiztik zara Jesusen laguna?
Txiki txikitatik. Lehen egun bigaz bateatzen gintuzten.


Zer da zuretzako Jesusen laguna izatea?
Elizara joatea eta beragan sinestu.

Jesusen laguna izateko, zer egiten dozu?
Urrekoari lagundu. Bakean bizi eta besteei lagundu behar danean.

Jesusengandik,  zer gustatzen zaizu gehien?
Bizi eta hil zan guztioi bizitza emoteagaitik.

Jesusen lagunen taldea parrokian batzen gara.  Zer gustatzen zaizu  gehien parrokiatik?
Mezak eta batzarrak.

Zuk zer daukazu guri esateko, Jesusen laguna izateko?. Aholku  bat  Jesusen laguna izateko.
Katekesia egin eta Jesusek berak esaten dauena egin.

Kazetari taldea: Deiene, June, Ane T., Beñat, Iñigo, Liher, Eneritz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario