2015. urteko prozesioa |
Gregorio Lejarreta, azken neurtzailea, gogoratuko dabe
Urtero lez, aurten be San Balendin jaia ospatuko da Zeanuriko (Bizkaia) Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezagutzen dan ermitearen inguruan, zezeilaren 14an, domekan, San Balendin egun berean.
Egitaraua apala, baina, aldi berean, bitxia antolatu dabe eleizondotarrek: 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, datorren urtera arte bertan ixteko, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen akta sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, datorren urtekoari agiri-liburua eta ermitearen giltzea pasatuko deutsoz. Ostean, barauskarria —urdaia, pamitxea eta ardaoa— banatuko da bertara hurreratzen diranen artean. Ekintza horreek herriko txistularien eta bertsolarien kantuen artean burutuko dira.
2013. urteko prozesioa |
Egitarau honetan aitagarria da orain dala berrogeta zortzi urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala zortzi urte —aldi batean bertan behera itxita egon ostean— berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.
Artearen neurketea
Pedro Lejarzaren —elizondotarra eta antolatzaileetariko bat— arabera, “Piedadearen aurrean dagoan artea, lehenago leku berean egoan beste baten ordezkoa da; 1958 urtean landatu eben gure aurrekoek. Hurrengo urteetan, San Balendin egunean edota San Balendin eguna ospatzen zan domekan —gonbit egunean— batzuetan bazkalostean, eta beste batzuetan afalostean, jai giroan, bolanderak botaz, bertsoak abestuz..., artea neurtu egiten eben. Neurtzeaz Gorordo baserriko Zeferino Lejarreta arduratzen zan. Eta neurtu ostean, jaia amaitutzat emoten zan. Zeferinoren koadernoetan lehen urteetako neurketen zehetasunak aurkitu doguz; lehenengo neurketea 1959koa da, eta zera irakurri daiteke bertan: La medida de la encina de la Piedad, en los años medidos. Grueso a la altura de 1,50: 0,18.
Tradizino hau apurka-apurka galdu egin zan eta azken neurketea, Kandido Intxaurragak egin eban 1999an; papertxo batean zera idatzi eban: Piedadeko artea. 99-2-14. a 1,50 circunf.: 1,50”.
Gregorio Lejarreta gogoan
2015 |
Aurrekoek hasitako ohiturea ez dabe galtzen itxi gura eleizondotarrek, eta Pedro Lejarzaz dinoanez, “2007an neurtzen hasi ginan barriro, eta 2008an neurtzeaz ganera, agiri-liburua zabaldu genduan, bertan neurtzaileak, maiordomoak eta idazkariak sinatuz. 2008an, Piedadeko artearen neurketea hasi zanetik 50 urte betetzen ziranez, ofizialtasuna emon gura izan geuntsan ohitura bitxi honeri, aurrerantzean be jarraipena izan daian. Ganera, zuhaitzari neurri hartzeaz Zeferino Lejarretaren semea, Gregorio Lejarreta aurduratu izan da igaz arte. Gregorio bihotzekoak jota hil egin zan iaz eta aurten neurtzaile barria bilatu beharko dogu. Dana dala, Gregorio Lejarreta gogoratzeko ekitaldi berezi bat egingo dogu”.
Igaz hartutako neurria honako hau izan zan: 185 cm-ko perimetroa 150 cm-ko altueran, 2014an baino 2 cm. gehiago.
Bestalde, neurketa ostean, Arratiako altxorra, hainbesteko arrakasta izan dauan jokoa erosteko aukera be izango dabe Eleizondora hurreratzen diranek, han egongo da saltzeko prest jokoa egiten parte hartu dauan gaztetxo talde bat.
¿Tiene alguna relación el día de San Valentín con una encina?
En Zeanuri sí. En este municipio de Arratia celebran la festividad midiendo la encina que se plantó hace 57 años enfrente de la ermita de la Piedad. La celebración litúrgica comenzará a las 11:30 h. en la parroquia de Andra Mari. Tras la eucaristía se trasladará la imagen de San Valentín, en procesión, hasta la ermita. Permanecerá allí hasta el próximo año. El domingo se rendirá un homenaje al último medidor, Gregorio Lejarreta, quien falleció el año pasado.
Este domingo, día 14, los vecinos de Zeanuri volverán a celebrar la tradicional procesión de San Valentín. Trasladarán la imagen de la parroquia hasta la ermita ubicada en el barrio Elizondo.En la ermita de la Piedad procederán a medir la encina que se plantó el año 1957. Este año además, se rendirá un homenaje al último medidor, Gregorio Lejarreta, fallecido el año pasado repentinamente. Fue su padre, Ceferino Lejarreta, tasador de montes, quien le precedió en esta labor y a partir de este domingo se asignará a otra persona la función de medir la encina de la ermita de la Piedad.ProtocoloDesde el año 2008 la medición se realiza con un protocolo oficial. El mayordomo, el secretario y la persona encargada de medir la encina firman el acta y proceden al traspaso de las llaves de la ermita. El año pasado el perímetro de la encina fue de 185 cm. 2 cm. más que el año anterior.
----------------------------------------------------------------------------------------------------------
ZEZEILAREN 14ko SAN BALENDIN JAIEN EGITARAUA
- 11:30ean: * MEZEA, PARROKIAN.
* MEZA OSTEAN SAN BALENDIN-EN IRUDIA PARROKIATIK PIEDADEKO ERMITARA PROZESINOAN EROANGO DA.
- 12:30ean: * PIEDADEKO ARTEAREN NEURKETEA (ohitura honen 54. urtea beteko da aurten)
* DATORREN URTEKO MAOIORDOMOARI AGIRI-LIBURUA ETA ERMITAKO GILTZAK PASATZEA.
GREGORIO LEJARRATERAI OMENA
GREGORIO LEJARRATERAI OMENA
- 12:45ean: * Ogien bedeinkazioa
BARAUSKARRIA: urdaia, ardaoa eta pamitxea.
BARAUSKARRIA: urdaia, ardaoa eta pamitxea.
Herriko txistulariek eta bertsolariek alaituko Dabe giroa.
PIEDADEA ERMITEA ETA BERE EZAUGARRIAK
Eleizondoko Piedadea, errendegi ermitea —ermita humilladero gazteleraz— izenaz ezagutzen dan tipologiakoa da. Era honetako baselizak herrien sarreretatik hur, bide bazterretan, eregiten ziran edota, Piedadearen kasuan gertatzen dan lez, bere eleizpetik galtzadea igarotzen zan. Eleizondon oraindino ikusi daiteke Erdi Aroko galtzadearen tarte txiki bat.
Dirudienez, antxina, era honetako ermitetan Gurutzearen aurreko errendia (humillazinoa) egiten zan; zeremonia horren bidez ibiltariak bere fidel izaerea adierazten ei eban, hau da, ez zala moroa ezta judua be; horrez ganera, herrian sartu aurretik, gogo baketsuakaz etorrela adierazi gura eban.
Eleizondoko Piedadea baselizea XVIII. gizaldikoa da. Oin laukizuzena — 7,20 m X 5,30 m— dauka; hormak errekarrizkoak dira, harlandu txikiakaz ertzetan eta huts-guneen inguruetan. Lau uretako teilatua dauka, eta ez dauka kanpadorrerik.
Eleizpea zarratua da, eta puntu-erdiko ate bi eta leiho zabal bat daukaz, hau be puntu erdikoa. Sarrerek burdinaz sareztatutako ateak daroez eta leihoak be burdindun hesia dauka.
Baselizarako sarrerea puntu erdiko arku bat da, egurrezko hesi bategaz itxia, arku horretan txertatzen da barrura sartzeko egur-atea.
Baselizan gordetzen diran irudiak: Piedadea, Jesusen Bihotza eta San Valentin.
Jaia eta errituak: Lehenago San Valentin eguneko mezea parrokian emoten zan. Jai bezperan santuaren irudia parrokiara eroaten zan prozesinoan, eta San Valentin egunean, ermitearen inguruan buelta bat emon ondoren, bere jatorrizko lekuan ixten zan.
Ohiturea zan ama izan gure ebenak Piedadera hurreratzea seme-alabak eukiteko eskaerea egitera; umeak be eroaten ebezan Ama Birjinaren babesa izateko.
Testua eta argazkiak: Jon Urutxurtu
SAN BALENTINEN BIOGRAFIA
Erromatar Martirologioak Valentin izenagaz bi santu aitatzen dauz: bata, abadea da eta bestea, gotzaina. Beharbada, nahasketa bat egon daiteke, eta pertsona berberari buruzko bi historia izan daitekez. Bata, Terni-ko San Valentin da; Interamnako (gaur egungo Terni) gotzaina izan zan. Ospetsua izan zan ebanjelizatze lanagatik, sendatzeengaitik eta mirariengaitik. Aureliano enperadorearen jazarpenetan gartzelaratu eta burua ebakita hil egin eben K. o. 273an. Bere gorpua Terniko katedralean dago.
Bestea, Erromako San Valentin da. Klaudio Godoa enperadoreren jazarpenak jasaten ebezanei laguntzen eutsen. Baina bera be gartzelaratua eta torturatua izan zan, eta burua ebakita hil egin eben, 268ko zezeilaren 14an. Bere erlikia gehienak Santa Praxades elizan dagoz.