Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia
ospatzera etorri zareen guztioi:
Domeka guztietan lez,
Jaungoikoak deuskun maitasuna ospatzeko alkartu gara. Maitasun horrek alkar
maitatzera eta alkarri parkatuz bizitzera bultzatzen gaitu. Gure artean sarri
izaten ditugu hasarreak; pertsona batzuk areriotzat ere badaukaguz. Baina,
sinistedun izatea, Jaunaren gogoa ontzat hartzea da eta Harek nahi dauan lez
bizitzea. Gaur, Jaungoikoaren Berbeak argi esango deusku gorrotoa geure
barrutik kendu egin behar dogula eta arerioak ere maite izan behar ditugula.
Hasi dagigun Meza santua, "Igandetan elizan..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoak gure bihotzak maitasunez bete nahi
ditu. Zabaldu deioguzan geure barruak, garbitu eta barriztatu gagizan:
- Jesus Jauna, zeureak azkeneraino maitatu
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure
arerioak ziranen alde
ere otoitz egin
zenduana. K. ERRUKI.
- Jesus Jauna, guztiak maitatzeko agintzen deuskuzuna.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Leb 19, 1-2. 17-18:
Jaungoikoaren izatea eta jokabideak bereganatzen
ahalegindu behar dau fededunak: santua izatera eta maitatzera deitua da.
Erantzun-Salmoa 102. salmoa
Parkatzaile izan nahi dauanak, parkamenaren esperientzia
izan behar dau bere bihotzean. Salmisteagaz batera, abestu eta eskertu dagigun
Jainkoaren guganako maitasuna.
"Erruki hutsa dogu
Jauna.."
1 Kor 3, 16-23:
San Paulorentzat, fededunen arteko zatiketeak
Jaungoikoaren etxea hondatzea dakar. Baztertu dagiguzan gure alderdikeria
guztiak, eta emon deiogun garrantzia batzen gaituan Kristori.
Mk 5, 38-48:
Jesusen jarraitzaileek danentzat izan behar dabe bihotz
ona. Parkatu, maitatu, aurka dagozanen alde ere otoitz egin... hona hemen Jesusen
bide barria. Gertatu gaitezan Jaunaren Berbea entzuteko "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, gizon-emakume guztienganako maitasuna agertu
dagigun, euren beharri-zanen alde otoitz eginez:
- Elizearen alde: bere berbaz eta egitez, Jaungoikoaren
maitasuna iragarri eta zabaldu dagiala gure gizartean. Egin dagigun otoitz
- Alkar ezin eroanez eta ezin parkatuz bizi diran fededunen alde:
Jesusen antzera jokatzeko behar daben indarra,
santutasunaren iturri dan Jaungoikoagan bilatu dagiela. Egin dagigun otoitz
- Jaungoikoaren bila dabilzan gizon eta emakume guztien
alde: bizitzearen bihotzean, behartsuakanako solidaritzan, besteen
zerbitzuan eta zuzentasunaren aldeko burrukan aurkitu dagiela. Egin dagigun otoitz
- ...-ko Kristau-alkartearen alde: ez gaitezala jausi inoiz ere
gorrotoaren eta bengantzearen tentazinoan, eta, bai familian eta bai gizarteko
bizitzan, alkar ondo eroatea, parkamena
eta adiskidetasuna bilatu dagiguzala beti. Egin dagigun otoitz
Maitasuna zarean Jaungoikoa, irakatsi eta lagundu egiguzu
Zeuk lez maitatzen, benetan zure seme-alaba izan gaitezan. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, gure kristau izateak ezaugarri bi honeek ditu:
domekeroko Meza santua ospatzea eta
egunero maitasunean bizitzea. Ezaugarri nahiko bereziak dira, gaur egun; Jesusen
jarraitzaile gareanok, benetan hartu behar ditugu. Aste osoan zehar, bizi
dagigula Jaungoikoaren maitasuna gure artean.
Bai, eskerrak emon, zeru-lurretan
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia
ospatzera etorri zareen guztioi:
Domeka guztietan lez, Jaungoikoak deuskun maitasuna ospatzeko alkartu gara. Maitasun
horrek alkar maitatzera eta alkarri parkatuz bizitzera bultzatzen gaitu. Gure
artean sarri izaten ditugu hasarreak; pertsona batzuk areriotzat ere
badaukaguz. Baina, sinistedun izatea, Jaunaren gogoa ontzat hartzea da eta
Harek nahi dauan lez bizitzea. Gaur, Jaungoikoaren Berbeak argi esango deusku
gorrotoa geure barrutik kendu egin behar dogula eta arerioak ere maite izan
behar ditugula.
Jesús nos invita al amor por encima de odios y venganzas.
Los seguidores de Jesús debemos sentir la experiencia del amor y del perdón;
por eso empezamos la eucaristía acogiendo el perdón de Dios.
Hasi dagigun Meza santua, "Igandetan elizan..." abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok, Jaungoikoak gure bihotzak maitasunez bete nahi
ditu. Zabaldu deioguzan geure barruak, garbitu eta barriztatu gagizan:
- Jesus Jauna, zeureak azkeneraino maitatu
dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure
arerioak ziranen alde
ere otoitz egin
zenduana. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, guztiak maitatzeko agintzen
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Leb 19, 1-2. 17-18:
Jaungoikoaren izatea eta jokabideak bereganatzen
ahalegindu behar dau fededunak: santua izatera eta maitatzera deitua da.
Hemos sido creados a imagen y semejanza de Dios; por eso
debemos ser como Él.
Erantzun-Salmoa: 102. Salmoa
Parkatzaile izan nahi dauanak, parkamenaren esperientzia
izan behar dau bere bihotzean. Salmisteagaz batera, abestu eta eskertu dagigun
Jainkoaren guganako maitasuna.
El salmista canta el amor y la bondad de Dios, que se
compadece y perdona siempre.
"Erruki hutsa dogu Jauna.."
1 Kor 3, 16-23:
San Paulorentzat, fededunen arteko zatiketeak
Jaungoikoaren etxea hondatzea dakar. Baztertu dagiguzan gure alderdikeria
guztiak, eta emon deiogun garrantzia batzen gaituan Kristori.
El amor de Dios manifestado por Jesús, es el fundamento
de la vida del cristiano. El amor que lleva consigo el perdón como ley suprema.
Mk 5, 38-48:
Jesusen jarraitzaileek danentzat izan behar dabe bihotz
ona. Parkatu, maitatu, aurka dagozanen alde ere otoitz egin... hona hemen
Jesusen bide barria.
Jesús abre un camino ancho para que podamos vivir y
actuar como discípulos suyos: es el camino del amor y del perdón.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, gizon-emakume guztienganako maitasuna agertu
dagigun, euren beharri-zanen alde otoitz eginez:
- Elizearen alde: bere berbaz eta egitez, Jaungoikoaren
maitasuna iragarri eta zabaldu dagiala gure gizartean. Egin dagigun otoitz
- Para que se ponga fin al
odio, al racismo, a la pobreza, al maltrato, a la esclavitud. Egin dagigun otoitz
- Para que en nuestra convivencia familiar, de amistad, de vecindad,
de trabajo tenga cada vez más fuerza el deseo de fraternidad y ayuda. Egin
dagigun otoitz
- ...-ko kristau alkartearen alde : ez gaitezala jausi inoiz ere
gorrotoaren eta bengantzearen tentazinoan, eta, bai familian eta bai gizarteko
bizitzan, alkar ondo eroatea, parkamena
eta adiskidetasuna bilatu dagiguzala beti. Egin dagigun otoitz
Maitasuna zarean Jaungoikoa, irakatsi eta lagundu egiguzu
Zeuk lez maitatzen, benetan zure seme-alaba izan gaitezan. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Senideok, gure kristau izateak ezaugarri bi honeek ditu:
domekeroko Meza santua ospatzea eta
egunero maitasunean bizitzea. Ezaugarri nahiko bereziak dira, gaur egun; Jesusen
jarraitzaile gareanok, benetan hartu behar ditugu. Aste osoan zehar, bizi
dagigula Jaungoikoaren maitasuna gure artean.
“Sed santos como vuestro Padre celestial es santo” nos ha
dicho Jesús. Que a lo largo de la semana y durante toda la vida se vaya
haciendo realidad en cada uno de nosotros. Para ello recibamos la bendición
Bai, eskerrak emon, zeru-lurretan
No hay comentarios:
Publicar un comentario