Páginas

martes, 7 de febrero de 2023

Urtean zeharreko 6. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.









                                  

         URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA - A

MUNDUKO GOSEAREN AURKAKO KANPAINA:

«Zeure esku dago desbardintasuna geldiarazotea»

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA                   

 

            Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

            Igandeko kristau batzarra ospatzera bilduta, beti lez Jainkoaren hitza entzungo dogu, eta ondoren, ogiaren eta ardoaren irudipean, Jainko maitasunaren eta giza anaitasunaren Sakramentua barriztatuko dogu.

Gaur, Esku Elkartuak erakundearen eskutik, munduko gosearen aurkako kanpaina ospatuko dogu, “zeure esku dago desbardintasuna geldiarazotea” goiburuaren haritik. Konpromisoa hartu behar dogu, miloika pertsonak jasaten dauan pobretasunezko egoera atzean itzi daian.

 

            Eukaristia honek ikutu dagizala gure bihotzak eta Jaunaren nahia egitera bultzatu gagizala.

 

            "Goazen alkarturik

                        Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun

                                         maitasun bide zabal argia,

                                         gure artean lagunduz beti,

                                         emonez eskua ta ogia.

 

 

DAMU-OTOITZA

Gure zuzentasun ezagatik munduko pertsona askoren biziak hil zorian aurkitzen dira. Jaunaren aurrean seme-alaba garela ez dogulako egia egiten parkamenaren eske gatoz:

 

-         Jesus Jauna, Zuk jarritako zuzentasun lege barria bizi izatera deitzen gaituzuna. ERRUKI, J.

-         Jesus Jauna, maitasuna benetako zoriontasunaren iturburu egin dozuna. KRISTO, ERRUKI.

-         Jesus Jauna, gure ibilbidea zure berbearen distiraz argitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 15, 16-21:

 

            Jaungoikoak geure esku itzi dau bizia edo heriotzea aukeratzea. Ez daigun ahaztu, beste batzuentzat bizia aukeratzea ere geure esku dagoala.

 

 

Erantzun-Salmoa:  118. salmoa

 

            Jaunaren nahia egiten dauana, zoriontsu izango da. Salmisteagaz batera otoitz egin dagigun, eta bere bideetatik ibilteko argia eta indarra eskatu dagigun.

           

"Bai maite dodala, Jauna, Zure legea.."

 

 

 

 

1 Kor 2, 6-10:

 

            Oso-osoan kristau danak, Jaungoikoaren jakiturian aurkitzen dau bizitzarako argia, eta ez gizonen jakiturian.

 

Mt 5, 17-37:

 

            Lagunurkoari min emoten deutsan edozer, Jaungoikoaren Legearen aurka doa. Jesusen antzera, azkeneraino bete dagigun lege hori. "Aleluia".

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, Jaungoiko Aitak beti entzuten dau gure otoitza. Otoitz egin deiogun munduko behartsuen alde eta geure alde:

 

- Esku Elkartuak Erakundeak, elizako kide lez, Barri Onean oinarrituta jardun daien, Jainkoaren zeinu izanez munduan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

 - Gure gizarteko gaixo, baztertu eta zapalduen alde, ez dagiela aurkitu gugan aurkako jarrerarik, adiskidetasuna eta maitasuna baino. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Zuzentasun ezean bizi diren herrialdeen alde, fededunon hurbiltasunari eta eskuzabaltasunari esker, Barri Onaren argia jaso dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

      - Eukaristi  honetan alkartuta gagozan  guztion alde, munduan zehar dagoen desberdintasuna geldiarazotea geure eskuan ere  badagola konturatuta, eguneroko bizitzan zerbait egitera konprometitu gaitezan.            ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita, gure eskariak eta zaindu egizuz aparteko maitasunez gure gizarteak sarritan ahaztuta daukazanak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

Gaur batzen dan dirua, Esku Elkartuak erakundearen esku itziko dogu, lanean jarraitu daian herrialde txirotuetako pertsonen bizi baldintzak hobetzen. Eskerrik asko

 

AZKEN AGURRA

 

            Eguneroko bizitzan jarraitu dagigula beti geure eta besteen biziaren aldeko aukerea egiten eta zuzentasuna bilatzen.

 

            “Alkartuta goazen”…




                               URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA - A

CAMPAÑA CONTRA EL HAMBRE EN EL MUNDO:

«Frenar la desigualdad está en tus manos»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Igandeko kristau batzarra ospatzera bilduta, beti lez Jainkoaren hitza entzungo dogu, eta ondoren, ogiaren eta ardoaren irudipean, Jainko maitasunaren eta giza anaitasunaren Sakramentua barriztatuko dogu.

            Hoy es el día de la Campaña contra el Hambre en el Mundo. Manos Unidas nos llama con el lema: “Frenar la desigualdad está en tus manos”. En cada uno de nosotros está el compromiso de luchar para cambiar la realidad de la pobreza en la que se encuentran millones de personas. No podemos admitir tanta desigualdad.

            Eukaristia honek ikutu dagizala gure bihotzak eta Jaunaren nahia egitera bultzatu gagizala.

 

            "Goazen alkarturik

                        Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun

                                         maitasun bide zabal argia,

                                         gure artean lagunduz beti,

                                         emonez eskua ta ogia.

 

DAMU-OTOITZA

Gure zuzentasun ezagatik munduko pertsona askoren biziak hil zorian aurkitzen dira. Jaunaren aurrean seme-alaba garela ez dogulako egia egiten parkamenaren eske gatoz:

-         Jesus Jauna, Zuk jarritako zuzentasun lege barria bizi izatera deitzen gaituzuna. E. JAUNA.

-         Tú nos llamas a vivir el amor como camino de felicidad. KRISTO, ERRUKI.

-         Jesus Jauna, gure ibilbidea zure berbearen distiraz argitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA

 

           

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 15, 16-21:

 

            Jaungoikoak geure esku itzi dau bizia edo heriotzea aukeratzea. Ez daigun ahaztu, beste batzuentzat bizia aukeratzea ere geure esku dagoala.

            No son los caminos de Dios los nuestros. Frente a El nuestra actitud solo puede ser la de la escucha. El conoce nuestras sendas mejor que nosotros mismos.

 

Erantzun-Salmoa:  118. salmoa

 

            Jaunaren nahia egiten dauana, zoriontsu izango da. Salmisteagaz batera otoitz egin dagigun, eta bere bideetatik ibilteko argia eta indarra eskatu dagigun.

            Todo el salmo respira un profundo amor a la Ley de Dios, la felicidad de poseerla y el deseo de cumplirla. El autor de esta meditación vive una piedad entrañable y personal que reconoce como don y gracia de Dios.

 

"Bai maite dodala, Jauna, Zure legea.."

 

 

1 Kor 2, 6-10:

 

            Oso-osoan kristau danak, Jaungoikoaren jakiturian aurkitzen dau bizitzarako argia, eta ez gizakien jakiturian.

            Esperamos muchas cosas ; pero no que la sabiduría de Dios se resumiera en una cruz. No son los caminos de Dios los nuestros, ni es nuestro Dios un Dios prefabricado por nuestros deseos.

 

Mt 5, 17-37:

 

            Lagunurkoari min emoten deutsan edozer, Jaungoikoaren Legearen aurka doa. Jesusen antzera, azkeneraino bete dagigun lege hori.

            En la mente de Jesús, la ley debe servir a la persona, para acercarse a Dios, y para crear entre los seres humanos una verdadera fraternidad.

             Gertatu dagiguzan gure gogo-bihotzak "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, Jaungoiko Aitak beti entzuten dau gure otoitza. Otoitz egin deiogun munduko behartsuen alde eta geure alde:

 

- Esku Elkartuak Erakundeak, elizako kide lez, Barri Onean oinarrituta jardun daien, Jainkoaren zeinu izanez munduan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

       - Por los gobernantes y políticos, para que, buscando el bien común, posibiliten los medios necesarios para que a nadie le falte el pan cotidiano, la educación y un trabajo digno. ESKATU DEIOGUN JAUNARI..

 

      - Por quienes se sienten marginados de la sociedad, para que nunca les falte la ayuda  de                     quienes trabajan por su inclusión.. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

      - Eukaristi  honetan alkartuta gagozan  guztion alde, munduan zehar dagoen desberdintasuna                   geldiarazotea geure eskuan ere  badagola konturatuta, eguneroko bizitzan zerbait egitera                       konprometitu gaitezan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita, gure eskariak eta zaindu egizuz aparteko maitasunez gure gizarteak sarritan ahaztuta daukazanak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO

Hoy más que nunca debemos colaborar con Manos Unidas que trabaja para dignificar, con mejores condiciones de vida, a las personas de los países empobrecidos. Muchas gracias

 

AZKEN AGURRA

 

             Jarraitu dagigula beti geure eta besteen biziaren aldeko aukerea egiten eta zuzentasuna bilatzen.

            Terminamos  nuestra  celebración, con un deseo sincero de  compartir lo que somos y tenemos, intentando ser solidarios con quienes más lo necesitan.

 

            “Alkartuta goazen”…





                                   







URTEAN ZEHARREKO VI. IGANDEA A

Siraken liburutik       (Si 15, 16-21)

Nahi badozu, gordeko dozuz aginduak,
eta zintzo beteko Jaunaren nahia.
Harek sua eta ura jarri deutsuz aurrean;
Nora nahi, hara eroan daikezu eskua.
Bizia eta heriotzea dagoz gizakiaren aurrean jarriak;
zer dauan aukeratzen, haxe emongo jako.
Handia da, bai, Jaunaren jakituria,
handia da haren ahalmena eta dana ikusten dau.
Begirunea deutsoenakan ditu jarriak begiak,
gizakiak egindako guztia ezagutzen dau.
Ez deutso inori fedebakoa izateko agindu,
ezta inori pekatu egiteko baimenik emon ere.

Erantzun-salmoa        Sal 118,1-2.4-5.17-18.33-34

Dohatsu zintzo bizi diranak,
Jaunaren legean dabilzanak.
Dohatsu Harek iragarria egiten dabenak,
Ha bihotz-bihotzez bilatzen dabenak.

Zuk emon dozuz arauak
arretaz gordetekoak.
Nire bideak izan beitez sendo,
Zuk ezarriak beteteko.

Morroi honi egiozu esker bizitzeko,
zure berbak gordeteko.
Edegi egizuz nire begiak,
ikusi dagidazan zure legearen mirariak.

Jauna, Zuk ezarrien bidea irakatsi egidazu,
jarraituko natxako zeharo.
Argitu nagizu zure legea bete dagidan,
bihotz-bihotzez gorde dagidan.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 2, 6-10)

            Senideok: Jakituria irakasten deutsegu guk kristau helduei; baina jakituria hori ez da mundu honetakoa, ezta laster galduko diran mundu honetako agintariena ere. Guk Jainkoaren jakituria misteriotsua irakasten dogu, Harek ezkutuan eukitakoa eta betidanik gure aintzarako erabagia eukana. Mundu honetako agintarietako inork ez dau ezagutu jakituria hori, izan ere, ezagutu izan balebe, ez eben kurutzeratuko Jainkoaren aintza beragaz eban Jauna.
            Baina, Liburu Santuak dinoan lez, «inork ikusi eta entzun ez dauana, gizakiari inoiz bururatu ez jakona, Jainkoak Bera maite dabenentzat prestaturik eukana», horixe agertu deusku Jainkoak Espirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen dau, baita Jainkoaren barru barrua ere.



Honan agindu jaken antzinakoei;
Nik, ostera, hau dinotsuet.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 5, 17-37)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:[ «Ez uste izan Moisesen Legea edota Profeten esanak baztertzera etorri nazanik; ez naz baztertzera etorri, euren betera eroatera baino.
            Benetan dinotsuek: Zeru-lurrek iraungo daben bitartean, Legearen letra edo zeinurik txikienak ere ez dau baliorik galduko, guztia bete arte.
            Beraz, agindurik txikienetako bat hausi eta hausten irakasten dauana, txikiena izango da zeruetako erreinuan; bete eta beteten irakasten dauana, barriz, handia izango da zeruetako erreinuan». ]
            Jesusek esan eutsen ikasleei: «Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeto beteten ez badozue, ez zaree sartuko zeruetako erreinuan.
            Entzun dozue antzinakoei agindua: "Ez hil inor", eta norbait hilten dauana errudun izango da auzitegian. Nik, ostera, hau dinotsuet: bere senideagaz hasarratzen dana errudun izango da auzitegian; [senideari zoroa esaten deutsona errudun izango da batzar nagusian, eta sinisbakoa esaten deutsona infernuko sutarako errudun izango da.
            Beraz, zeure oparia altaran eskeintzean, gogoratzen bajatsu zure senideak badauala zerbait zure aurka, itzi oparia han bertan, altara aurrean, eta zoaz lehenengo senideagaz bakeak egitera; etorri orduan eta eskeini zeure oparia.
            Konpondu zaitez lehenbailehen zeure arerioagaz, haregaz auzitegira zoazan bitartean, arerioak epailearen esku jarri ez zagizan, eta epaileak ertzainaren esku, eta giltzapean sartu ez zagiezan. Benetan dinotsut: Ez dozu handik urtengo, azken txanpona ordaindu arte».]
            Entzun dozue antzinakoei agindua: "Ez egin adulteriorik". Nik, ostera, hau dinotsuet: Emakume bati gurari biziaz begiratzen deutsonak egin dau dagoaneko adulterioa bere bihotzean.
            [Eskumako begia galbide bajatsu, atara eta bota zeugandik urrun: hobe dozu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. Eskumako eskua galbide bajatsu, moztu eta bota zeugandik urrun: hobe dozu gorputz atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino.
Agindua dago hau ere: "Emaztea izten dauanak emon deiola dibortzio-agiria". Nik, ostera, hau dinotsuet: Bere emaztea izten dauanak —legez kontra alkartuak ez badira behintzat—, adulteriora bultzatzen dau emaztea; eta itzitako emakumeagaz ezkontzen danak adulterioa egiten dau.]
            Entzun dozue antzinakoei agindu jakena: "Ez egin guzurrezko zinik",
eta "bete Jaunari egindako zinak". Nik, ostera, hau dinotsuet: Ez egin ezelango zinik, [ez zeruagaitik, Jainkoaren tronua da-eta; ez lurragaitik, haren oinaulkia da-eta; ezta Jerusalemegaitik ere, Errege handiaren uria da-eta. Ez egin zinik zeure buruagaitik ere, ez daikezu-eta zeure ule bakar bat ere zuri edo baltz bihurtu.]
            Zuek esan egizue "bai", bai danean, eta "ez", ez danean; gainerakoa gaiztoagandik dator».




No hay comentarios:

Publicar un comentario