Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztoi:.
Jaunak esan nahi deuskuna entzun eta onartu nahian gatoz. Gaur, Jaungoikoaren hitzaren mezuaren oinarrian, mendiko berbaldia dago. Zoriontasunak Erreinuaren iragarpen pozgarria dira.
Jaungoikoaren Berbeak benetan zoriontsu
izateko bidea zein dan gogoratuko deusku. Eta Eukaristiaren mahaian, Jesus bera
oso osorik emongo jaku bere bizitzeaz gu aberastu eta indartzeko.
Bihotz batez alkarturik, hurreratu gaitezan Jaunagana.
"Bihotz batez..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, agertu dagigun Jaunaren aurrean gure pekatua eta hartu dagigun Jaungoiko Aitaren parkamena:
- Jesus Jauna, bihotz apalak bilatzen eta onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure iluntasunean argi egiten dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure bidea jarraitu nahi dabenak zure seme-alabatzat hartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
So 2, 3; 3, 12-13:
Jaungoikoa guztion Aita da; baina batzuk, beste batzuk baino gehiago behar dabe Aitaren laguntasuna. Gaurko irakurgaietan argi agertuko jaku zeintzuk diran Aitaren kutunenak. Entzun dagigun arretaz.
Erantzun-Salmoa: 145. salmoa
Jaungoikoak,
txikiak eta apalak gehien maite eta zaintzen dituela diñosku 145. salmoak
"Hau da poza, poz haundia; ederra da-ta zuen saria”
1 Kor 1, 26-31:
Jesusen Barri Ona, ez da jakintsuenen gauza, baina, bai, hil eta biztu dan Kristogaz fidatzen diren behartsuei emoten jaken dohaia.
Mt 5, 1-12:
Jesusen zoriontasun bidea eskeintzerakoan, nortzuk diren Jaunaren kutunenak, esango jaku barriro ere gaurko ebanjelioan.
Prestau gaitezan Jesusek eskeiniko deuskun mezua
onartzeko. "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, zuzendu deioguzan gure eskariak behartsuen eta nahigabetuen otoitzak entzuten dituan Aitari:
- Kristoren Elizearen alde: Jaungoikoaren Berbeak benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuz, behartsuen eta txikien zerbitzari izan daitela; maitasuna eta zuzentasuna bultzatu dagizala munduan eta gure artean. Egin dagigun otoitz
- Gandhiren heriotzaren urtemuga inguru honetan, gure gizartean indarra eta eragina daukeen politiku eta sozial taldeen alde: euren arteko protagonismo eta ezinikusiak bazterturik, bakea lortzeko alkarrizketan eta ahaleginean alkartu daitezala. Egin dagigun otoitz
- Gerrearen eta beharrizan gorriaren ondorenak sufritzen dituenen alde: euren estura orduan lagunduko deutsen bihotz zabaleko pertsonak aurkitu dagiezala gugan. Egin dagigun otoitz
- Eukaristia hau ospatzera batu garean guztion alde: bake egile izan gaitezala gure gizarte apurtu honetan. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko Aita, entzun egizuz gure eskariak eta egin gagizuz zure Semearen jarraitzaile zintzo. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Jaunaren Berbeaz argituta eta Haren Ogiaz indartuta, urten dagigun elizatik Jesusen zoriontasunen bidea egiteko gurari biziaz, aste honetan batez ere gure inguruan bake-egileak izaten ahalegindu gaitezen
“Zoriontsuak...”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Jaunak esan nahi deuskuna entzun eta onartu nahian gatoz. Gaur, Jaungoikoaren hitzaren mezuaren oinarrian, mendiko berbaldia dago.
Zoriontasunak Erreinuaren iragarpen pozgarria dira.
Jaungoikoaren Berbeak benetan zoriontsu
izateko bidea zein dan gogoratuko deusku.
Frente a los pobres con frecuencia tenemos actitudes paternalistas y asistenciales. Ellos son los pequeños, los inútiles. Jesús ve a los pobres de otra manera. Ellos son los dichosos, los primeros en su reino. Jesús nuestro salvador, fue pobre.
Bihotz batez alkarturik, hurreratu gaitezan Jaunagana.
"Bihotz batez..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, agertu dagigun Jaunaren aurrean gure pekatua eta hartu dagigun Jaungoiko Aitaren parkamena:
- Jesus Jauna, bihotz apalak bilatzen eta onartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure iluntasunean argi egiten dozuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure bidea jarraitu nahi dabenak zure seme-alabatzat hartzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
So 2, 3; 3, 12-13:
Jaungoikoa guztion Aita da; baina batzuk, beste batzuk baino gehiago behar dabe Aitaren laguntasuna. Gaurko irakurgaietan argi agertuko jaku zeintzuk diran Aitaren kutunenak. Entzun dagigun arretaz.
En momentos difíciles, el profeta Sofonias hace una
llamada a la humildad y a la pobreza.
Erantzun-Salmoa: 145. salmoa
Jaungoikoak,
txikiak eta apalak gehien maite eta zaintzen dituela diñosku 145. Salmoak
Dios misericordioso acude en ayuda de los más
necesitados.
Al orar con este salmo pedimos a Dios su gracia para hacer nosotros lo mismo.
"Hau da poza,
poz haundia; ederra da-ta zuen saria”
1 Kor 1, 26-31:
Jesusen Barri Ona, ez da jakintsuenen gauza, baina, bai,
hil eta biztu da Kristogaz fidatzen diren behartsuei emoten jaken dohaia.
En la Iglesia de Cristo, ya desde el principio, no hubo
más que sencillas gentes. Ellos no llamaron la atención por su sabiduría,
riqueza, clase social alta. Dios se manifestó en su debilidad y el mundo se
llenó de luz.
Mt 5, 1-12:
Jesusen zoriontasun bidea eskeintzerakoan, nortzuk diren Jaunaren kutunenak, esango jaku barriro ere gaurko ebanjelioan.
Las bienaventuranzas que vamos a escuchar en el
evangelio, son un comprometernos a la solidaridad con los hermanos. Desde un
corazón limpio, lleno de misericordia y humilde podemos realizar la
fraternidad.
Prestau gaitezan Jesusek eskeiniko deuskun mezua onartzeko. "Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, zuzendu deioguzan gure eskariak behartsuen eta nahigabetuen otoitzak entzuten dituan Aitari:
- Kristoren Elizearen alde: Jaungoikoaren Berbeak benetan zoriontsu izateko bidea zein dan gogoratuz, behartsuen eta txikien zerbitzari izan daitela; maitasuna eta zuzentasuna bultzatu dagizala munduan eta gure artean. Egin dagigun otoitz
- Gandhiren heriotzaren urtemuga inguru honetan, gure gizartean indarra eta eragina daukeen politiku eta sozial taldeen alde: euren arteko protagonismo eta ezinikusiak bazterturik, bakea lortzeko alkarrizketan eta ahaleginean alkartu daitezala. Egin dagigun otoitz
- Para que nuestra forma de vivir la relación con Dios refleje siempre la alegría que Jesús quiere contagiar al mundo. Egin dagigun otoitz
- Por nuestra comunidad parroquial: para que nunca nos olvidemos de los que sufren: parados, marginados, inmigrantes, nuestros hermanos del tercer mundo y todos los más necesitados para que compartamos con ellos lo que somos y tenemos. Egin dagigun otoitz
Jaungoiko Aita, entzun egizuz gure eskariak eta egin gagizuz zure Semearen jarraitzaile zintzo. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Jaunaren Berbeaz argituta eta Haren Ogiaz indartuta, urten dagigun elizatik Jesusen zoriontasunen bidea egiteko gurari biziaz, aste honetan batez ere gure inguruan bake-egileak izaten ahalegindu gaitezen
Hemos recibido el abrazo de paz de Dios Padre. Sepamos poner paz y amor a lo largo de la semana.
“Zoriontsuak...”



No hay comentarios:
Publicar un comentario