Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Fede bera autortzen dogunok, Jaunaren Eguna ospatzeko
alkartuta gagoz. Gabon-aldia amaitu ondoren, Urtean Zeharreko Domeketan sartu
gara. Domeka honeetan, Aitak jarri deutson bidean lehen pausoak emoten agertuko
jaku Jesus: Jaungoikoaren Erreinua iragarten hasten da eta gizadiaren pekatua
bere gain hartzen, holan gure bizitzeari barriztatzeko eta bere Espirituaz
beteteko aukerea emoten deutsala.
Emon deiogun hasierea Eukaristiari, abestuz:
Kristorekin guk fede bera….
DAMU-OTOITZA
Senideok, apaltasunez beterik, autortu dagiguzan
bizitzako bideetan noiz-nahi emoten ditugun okerreko pausoak, eta eskatu
dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna,
munduko pekatua kentzen dozun Jaungoikoaren Bildotsa. E.
JAUNA.
- Jesus Jauna, munduaren Argia zaran Jaungoikoaren
Zerbitzaria. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, munduaren azken mugetaraino salbamena
eroaten zatozan Jaungoikoaren Zerbitzaria. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 49, 3. 5-6:
Orain Isaias profetearen ahotik entzungo ditugun berbak
Jesusegan beteko dira. Bera da Jaungoikoak mundura bialdu dauan bere morroi
leiala.
Erantzun-Salmoa: 39. salmoa
Eleizeak, salmo
hau Jesus beraren otoitza bezala kantatzen dau. Jainkoaren nahia egitea da
Jesusen asmo bakarra eta geurea ere
horixe izan behar dau.
“Hemen nator ni, hemen Jauna
egin dagidan Zuk esana”
1 Kor 1, 1-3:
Korintoko kristinauak oso bananduta ikusten ditu San Paulok
eta euren artean batasuna egiten ahaleginduko da. Asmo horregaz idazten deutsen
eskutitzaren hasierea irakurriko dogu gaur.
Jn 1, 29-34:
Azkenengo domekan lez, gaur ere, Jesus Joan
Bateatzaileagaz ikusten dogu. Joanek Jesusen aurkezpena egingo dau eta
Jaungoikoaren Semea dala iragarriko deusku.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Kristogan sinisten daben guztiekin bat eginda, gure Aita
dan Jaungoikoari otoitz egin deiogun:
- Elizearen alde: gaurko
gizon-emakumeen artean Jesusen argi izan daiten. Egin dagigun
otoitz.
- Heriotza eta ondamendia sortzen dabezan burruka guztiak,
aldendu daitezala eta pakea loratu daiten munduan zehar. Egin dagigun otoitz.
- Ilunpetan eta itxaropen barik
bizi diranen alde, gatxak eta
ezbeharrak zapalduta sentitzen
diranen alde, bizi-poza galdu dabenen
alde. Egin dagigun otoitz.
- Eukaristia honetan otoitzean
alkartuta gagozan guztion alde: Gure bizitzan, Jainkoaren Bildotsarengana,
konfiantza osoz zuzendu gaitezala. Egin dagigun
otoitz.
Jaungoiko
Aita, zure Semearen pausoak jarraitu nahi gendukez; emoiguzu behar dogun
iraupena eta laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Familia bateko kide lez batzen gara eleizan; orain bakoitza geure etxeetara eta herri bizitzara bialtzen gaitu. Jesusen Amak zaindu
gagizala bere magalpean.
"Jesus munduko argia"
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Fede bera autortzen dogunok, Jaunaren Eguna ospatzeko
alkartuta gagoz. Gabon-aldia amaitu ondoren, Urtean Zeharreko Domeketan sartu gara.
Juan Bautista nos recordará que el Espíritu de Dios se
posó en Jesús, para que todos nosotros vivamos según este Espíritu. Esto se
realiza cuando seguimos el camino que Jesús nos enseñó.
Emon deiogun hasierea
Eukaristiari, abestuz: Kristorekin
guk fede bera….
DAMU-OTOITZA
Senideok, apaltasunez beterik, autortu dagiguzan
bizitzako bideetan noiz-nahi emoten ditugun okerreko pausoak, eta eskatu
dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna,
munduko pekatua kentzen dozun Jaungoikoaren Bildotsa. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, munduaren Argia zaran Jaungoikoaren
Zerbitzaria. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, munduaren azken mugetaraino salbamena
eroaten zatozan Jaungoikoaren Zerbitzaria. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 49, 3. 5-6:
Orain
Isaias profetearen ahotik entzungo ditugun berbak Jesusegan beteko dira. Bera
da Jaungoikoak mundura bialdu dauan bere morroi leiala.
La misión del Siervo no es una
misión política, su meta es la unión de todos los hijos de Dios. Sólo Dios es
su fuerza.
Erantzun-Salmoa: 39. Salmoa
Eleizeak, salmo
hau Jesus beraren otoitza bezala kantatzen dau. Jainkoaren nahia egitea da
Jesusen asmo bakarra eta geurea ere
horixe izan behar dau.
Jesús el Siervo de Dios, entrega su vida para cumplir la
voluntad de su Padre.
“Hemen nator ni, hemen Jauna
egin dagidan Zuk esana”
1 Kor 1, 1-3:
Korintoko kristinauak oso bananduta ikusten ditu San
Paulok eta euren artean batasuna egiten ahaleginduko da. Asmo horregaz idazten
deutsen eskutitzaren hasierea irakurriko dogu gaur.
Solo la voluntad de Dios explica una vocación. Nadie se
hace apóstol por su propia fuerza, sino por la de Aquel que le llamó para ser
testigos de su amor y de su gracia
Jn 1, 29-34:
Azkenengo domekan lez, gaur ere, Jesus Joan
Bateatzaileagaz ikusten dogu. Joanek Jesusen aurkezpena egingo dau eta
Jaungoikoaren Semea dala iragarriko deusku.
Juan se vacía de si mismo y todo lo entrega a Jesús. El
no es la meta, la meta está fuera de él y él cumple su destino. Muere antes de
que Herodes le decapite cumpliendo hasta el fin su misión.
"Aleluia".
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Kristogan sinisten daben guztiekin bat eginda, gure Aita
dan Jaungoikoari otoitz egin deiogun:
- Elizearen alde: gaurko
gizon-emakumeen artean Jesusen argi izan daiten. Egin dagigun
otoitz.
- Heriotza eta ondamendia sortzen dabezan burruka guztiak,
aldendu daitezala eta pakea loratu daiten munduan zehar. Egin dagigun otoitz.
- Para que cada uno de
nosotros, en la medida de nuestras posibilidades, aportemos nuestro granito de
arena en proteger el medio ambiente, para el bien común de todos. Egin dagigun otoitz
- Por todos nosotros que
participamos en la eucaristía: que vivamos gozosamente nuestra experiencia
cristiana y sepamos comunicar la luz de Jesucristo. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko
Aita, zure Semearen pausoak jarraitu nahi gendukez; emoiguzu behar dogun
iraupena eta laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Familia bateko kide lez elizan batzen gara
eleizan; orain bakoitza
geure etxeetara eta herri bizitzara bialtzen gaitu. Jesusen Amak zaindu gagizala
bere magalpean.
Ser apóstol de Jesús debe ser
nuestra vida. No somos nosotros el centro del mundo, sólo anunciamos que Jesús
es el centro del mundo. Como Juan llevemos nuestra misión hasta el despojo
total de nosotros mismos, ante la Luz, que es Jesús.
"Jesus munduko argia."
Irakurgaiak
No hay comentarios:
Publicar un comentario