Páginas

martes, 3 de enero de 2023

Jaunaren Bateoa Bautismo del Señor

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.











                                                    

                                                   

JAUNAREN BATEOA - A

SARRERAKO OHARRA

          Liturgiak, gaur, Jesusen Bateoa ospatzera dei egiten deusku, eta baita, Jesusen Berba hareek gaurkotzera ere: “Hau da nire Semea, nire maitea; berau dot atsegin”.
          Kristau lez, Jesusi entzutea eta begiratzea da gure eginkizuna. Bera da Jaungoikoaren irudia eta ahotsa, behin ere amesetan egingo ez genduzan mugak edegiten deuskuzana. Ospakizun honek lagun egin deigula egun baten hartu genduan Bateoagaz zintzo izaten.

            “Kristorekin guk fede bera, bateo bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita ."

DAMU-OTOITZA
Egun egokia da gaurkoa Damu Otoitz lez uraren
Bedeinkapena eta zipriztintzea egiteko
Abadeak:
Dei egin deiogun, anai-arrebok, Jaungoiko Aitari,  ur hau bedeinkatu dagian.
Gure bateoaren gomutaz isuriko da gure gainera.
Eskatu deiogun Jaunari barriztau gagizala barrutik,  hartu dogun Espirituari zintzoak izan gakiozan.
Otoitz egiteko isilunea
Ontasunaren eta errukiaren Jaungoikoa.
Bizi-iturri eta garbitzeko tresna dan uraren bitartez
gu pekatutik garbitzea
eta betiko bizitzaren dohaina guri emotea
gura izan zenduan.

Bedeinkatu (+) egizu ur hau,
zure babesaren ezaugarri izan daiten
Zuri, Jauna, eskeinitako egun honetan.

Ur honen bitartez, barriztau egizu gugan
zure graziaren iturri bizia,
eta askatu gagizuz gaitz guztietatik,
beti bihotz garbiz bizi gaitezan
eta zure salbamena duintasunez hartu dagigun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Abadeak hisopoa hartuko dau eta bere burua zipriztindu ondoren,
 Batzar guztia zipriztinduko dau.
 Bien bitartean abesti egoki bat abestuko da.
Abadeak:
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen ospakizunaren bidez,
egin gagizala bere Erreinuaren janarian esku hartzeko duin.                    Amen.


HITZAREN LITURGIA

Is 42, 1-4. 6-7:

            Isaias profeteak aitatzen dauan Iaberen Zerbitzaria guretzat Nazareteko Jesus da; Bera da nahigabetuen bihotzetan bizi-poza sortzen dauana.

Erantzun-Salmoa:  28. salmoa

            Izadi guztiarekin goratzen dogu Jauna.  Gora Jainkoa!  Salmo honekin goratu daigun Israelgo herriak egiten eban bezela

"Jauna da gure Salbatzailea gure indarra eta bakea."

Ap Eg 10, 34-38:

            Orain entzungo ditugun San Pedroren berbak gogoratuko deuskue Jaungoikoak era guztietako personei eta herri guztiei agertu deutseela Jesusegan bere errukia eta maitasuna.

Mt. 3, 13-17

            Jesus, Jaungoikoaren Semea izan arren, gizon ere bada, eta pekatarien artean agertzen jaku Joanen bihotz-barritzerako bateoa hartzeko.
           Goratu daigun gure makaltasuna eta pekatua leporatu dituan Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Jainko Aitak beti entzuten deuskula dakigulako, Beragana zuzentzen doguz gure eskariak seme-alaben apaltasunez eta uste onez.

·        Elizearen alde. Bateoko Sakramentua fede bizitzaren eta besteenganako bihotz-zabaltasunaren hasierea izan daiten, holan, Jesusen jarraitzaile lez bizi izatera danak bultzatuak izan daitezan. Egin dagigun otoitz.

·        Kristinauon alde. Elizan sartu ginduzan Bateoari buruz jatorrak izan gaitezan eta Ebanjelioa iragarten lan egin dagigun. Egin dagigun otoitz.

·        Guraso kristauen alde. Euren seme-alabentzat Bateoa eskatzen dabenean, erantzunkizunez eta askatasunez egin dagien, eurak fedean heziteko betebeharra leporatuz. Egin dagigun otoitz.

·        Arratiako elizaren alde. Jaunaren Barri Ona geuganatuz  Jesusen ikasle misiolariak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

          Onartu, Jauna, gure otoitza, eta emon egiguzu zure Espiritua, beti eta danean zure borondatea betetzen bizi gaitezan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.


AZKEN-AGURRA

            Jesusegan lez, Jaunaren Espiritua geugan ere badago. Espiritu horrek gidatu eta indartu gagizala, toki guztietan Jesusen testigu izateko.

            "Jesus, munduko Argia..."





 


JAUNAREN BATEOA - A

 

SARRERAKO OHARRA

 

          Egun on Eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

          Liturgiak, gaur, Jesusen Bateoa ospatzera dei egiten deusku, eta baita, Jesusen Berba hareek gaurkotzera ere: “Hau da nire Semea, nire maitea; berau dot atsegin”.

            La liturgia nos invita hoy a celebrar el Bautismo de Jesús, y actualizar aquellas palabras de Dios referidas a Jesús: “Éste es mi Hijo, el amado, el predilecto”.

          Como cristianos, nuestra tarea es mirar  y escuchar a Jesús, porque es la imagen y la voz de Dios, que nos abre horizontes que nunca podíamos soñar. Que esta celebración nos ayude a ser fieles al Bautismo que un día recibimos.

 

            “Kristorekin guk fede bera, bateo bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita ."

 

 

DAMU-OTOITZA

            Senideok: gure anai eta Jaungoikoaren Seme dan Jesusen aurrean, autortu daigun apaltasunez eta damutasunez gure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren Seme maitea zarana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, pekatarien artean agertu zinana. KRISTO, ERRUKI.

 

- Jesus Jauna, atzerrien argi izateko aukeratua izan zinana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 42, 1-4. 6-7:

 

            Isaias profeteak aitatzen dauan Iaberen Zerbitzaria guretzat Nazareteko Jesus da; Bera da nahigabetuen bihotzetan bizi-poza sortzen dauana.

            El Siervo de Dios que nos presenta el profeta Isaias, es Jesús, el Hijo de Dios hecho hombre y siervo, servidor de todos y para todos.

 

Erantzun-Salmoa:  28. salmoa

 

            Izadi guztiarekin goratzen dogu Jauna.  Gora Jainkoa!  Salmo honekin goratu daigun Israelgo herriak egiten eban bezela

            Este salmo es un himno a la gloria de Dios, apropiado en esta fiesta del bautismo de Jesús. La voz de Dios en la tormenta nos invita a escuchar con mayor intensidad la voz del Padre que reconoce a su Hijo en el Jordán como Mesías.

 

"Jauna da gure Salbatzailea gure indarra eta bakea."

 

Ap Eg 10, 34-38:

 

            Orain entzungo ditugun San Pedroren berbak gogoratuko deuskue Jaungoikoak era guztietako personei eta herri guztiei agertu deutseela Jesusegan bere errukia eta maitasuna.

            El cristiano tiene el don del Espíritu que continúa la obra salvadora de Jesús.

Mt. 3, 13-17

 

            Jesus, Jaungoikoaren Semea izan arren, gizon ere bada, eta pekatarien artean agertzen jaku Joanen bihotz-barritzerako bateoa hartzeko.

            Jesús es bautizado en el río Jordán y se compromete a anunciar el Reino de Dios

            Goratu daigun gure makaltasuna eta pekatua leporatu dituan Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jainko Aitak beti entzuten deuskula dakigulako, Beragana zuzentzen doguz gure eskariak seme-alaben apaltasunez eta uste onez.

 

·        Bateoko Sakramentua fede bizitzaren eta besteenganako bihotz-zabaltasunaren hasierea izanik,  Jesusen jarraitzaile  eta bere mezulari izateko konpromisoa gaur barriztau dagigun. Egin dagigun otoitz.

 

·        Por los cristianos, para que tomemos conciencia del bautismo que un día recibimos y seamos consecuentes; que sepamos escuchar a Jesús y  trabajemos por el anuncio del Evangelio.  Egin dagigun otoitz.

 

·        Por los padres cristianos, para que al solicitar el Bautismo para sus hijos lo hagan con responsabilidad y libertad, asumiendo el compromiso de educarlos en la fe. Egin dagigun otoitz.

 

·        Arratiako kristau alkarteetan kide sentitzen garenok, bateoan hartu genduan hazia gugan barriztau daitela, eta Jesusen bizitza geroago ta hobeto ezagutzen eta bere bidetik alkarregaz pausoak emoten saiatu gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

          Onartu, Jauna, gure otoitza, eta emon egiguzu zure Espiritua, beti eta danean zure borondatea betetzen bizi gaitezan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

 

 

AZKEN-AGURRA

 

            Jesusegan lez, Jaunaren Espiritua geugan ere badago. Espiritu horrek gidatu eta indartu gagizala, toki guztietan Jesusen testigu izateko.

            Celebremos con fe y alegría este domingo. Que cada mañana escuchemos la voz del Señor y   hagamos lo que El nos diga.

 

            "Jesus, munduko Argia..."







    

  

JAUNAREN BATEOA


Hona, nire zerbitzaria,
atsegin zaidan nire aukeratua.

Isaias profetearen liburutik (Is 42, 1-4. 6-7)

            Hauxe dino Jaunak:
«Hona nire zerbitzaria, Nik eusten deutsodana,
nire aukeratua, atsegin dodana.
Honegan ipini dot neure espiritua:
zuzenbidea ekarriko deutse herriei.
Ez dau oihu egingo, ez ahotsa goratuko,
ez dau kaleetan entzunarazoko bere berbea.
Kanabera arrakaldua ez dau hausiko,
Ozta-oztaz biztuta dagoan argi-metxea ez dau amatauko.
Zuzenbidea ekarriko dau leialki;
ez dau etsiko, ez da hausiko,
zuzenbidea lurrean ezarri arte;
uharteak haren irakaspenen zain dagoz.
Nik, Jaun honek, salbamen-ekintzarako dei egin deutsut,
eta eskutik heldu;
Neuk eratu zaitut eta izendatu
herriarentzat itun
eta nazinoentzat argi izateko,
itsuen begiak zabaldu dagizuzan,
giltzapetuak espetxetik
eta ilunpetan bizi diranak kartzelatik atara dagizuzan».

Erantzun-salmoa Sal 28, 1-2. 3ac-4. 3b eta 9c-10


Emon, Jainko seme-alabok, Jaunari,
emon ospe eta indar Jaunari.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
gurtu Jauna apainduria deunez. R/.

Horra Jaunaren berbea ur gainean,
Jauna ur ugarien gainean.
Jaunaren berbea indartsu,
Jaunaren berbea ospetsu. R/.

Jainko itzalgarriaren abarrotsa durundan,
haren jauretxean danek dinoe: Gora!
Jesarri da Jauna uholde gainean,
Jauna errege jesarriko betierean. R/.


Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz
igurtzi eban Jesus.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 10, 34-38)

            Egun hareetan honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzen naz benetan Jainkoak ez dauala bereizkeriarik egiten, begirunea deutsona eta Beraren guraria egiten dauana onartzen dauala baino, edozein herritakoa dala ere. Harek bere berbea bialdu eutsen israeldarrei, guztien Jauna dan Jesu Kristoren bidez bakearen Barriona iragarriz. Badakizue zer jazo zan, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarri eban bateoaren ondoren: Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta Harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitza, Jainkoa beragaz eban-eta».


Jesusek bateoa harturik,
Jainkoaren Espiritua ikusi eban bere gainera etorten.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 3, 13-17)

            Aldi haretan, Jesus Galileatik Jordanera etorri zan Joan Bateatzaileagana, honek bateatu egian. Joanek, barriz, ez eutson itzi nahi eta esaten eutson: «Neu naz Zuk bateatu beharrekoa, eta Zu zatoz nigana?»
            Jesusek erantzun eutson: «Itzi oraingoz; holan bete behar dogu-eta Jainkoak gura dauan guztia». Orduan, Joanek itzi egin eutson.
            Jesusek, bateatu eta bertan, uretatik urten eban. Horretan, zerua zabaldu zan, eta Jainkoaren Espiritua ikusi eban uso-irudian jaisten ete bere gainera etorten. Eta berba hau etorri zan zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; Berau dot atsegin».


No hay comentarios:

Publicar un comentario