Páginas

domingo, 16 de enero de 2022

Dima: San Anton Abata Oban eta San Bizente hotza, neguaren bihotza

Oba Dima San Anton eguna

San Anton Abata baserritarren eta animalien santua da. Leku askotan galduta badago be Oban, antxinako ohiturei eutsiz, bertako auzotarrak euren animaliak bedeinkatzen dabez meza ostean euskaldunon tradizioak berreskuratuz. Urtarrilaren 17an ospatzen da jai hau. Aurten astelehena, 12:00etan ospatuko da mezea!


ARTAUN - SAN BIXINTI

Urtarrilaren 22a, San Bizente. Neguaren bihotza ei da San Bizente eguna, “San Bixinti” Artaunen. Hotza kanpoan baina bihotzak eta fedea bero, Artaunen hainbat dimoztar batuko dira bertako zaindariaren egunean, mezan lehenengo eta luntxean gero. Giro ederra!
Mezea aurten zapatuan bertan, goizeko 12:00etan.

Oba Dima San Anton eguna
Lorea Bilbao

No hay comentarios:

Publicar un comentario