Páginas

lunes, 6 de diciembre de 2010

Xabier Lete errukiaren poeta

Egunotan euskaldunok poeta eta kantari maitatu baten heriotzaren barri izan dogu. Hamaika aipamen irakurri eta entzun arren, isiltasun susmagarri bat egon da fededun zintzoa, bilatzailea, itaunez betea joan jakula ez jakulako esan. Sasoi batean ateoa edo agnostikoa, bihotz barritze prozesu luze bat bizi izan eban.
“Esan dezadan, bukatzeko, eta batzuen eskandalorako izango bada ere, Jainkoarekiko elkarrizketak aliziente intelektual gehiago duela neretzat fedegabeziak baino” erantzun eban elkarrizketa baten, elkarrizketa serio baten, hain zuzen ere.
Fededun bilatzailea. «Sinestuna otoitz egiten duena da, eta Jainkoarekin liskarrean dabilena».

No hay comentarios:

Publicar un comentario