Páginas

miércoles, 27 de diciembre de 2023

Urte Barri Año nuevo

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.












           

JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA   B

Bakearen Munduko Eguna: «Adimen artifiziala eta bakea»

Urtarrilak 1

 

SARRERAKO OHARRA

 

            Bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!

Jesusen jaiotzatik zortzi egunera, liturgiak Andra Maria Jaungoikoaren Amaren jaia aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu daigun. Urtearen lehenengo eguneko ospakizunari hasierea emoteaz batera, Jainkorengan, gure bizitzetako eta Historiako Jaunarengan sinisten dogula adierazo gura dogu.

 

            Gaur, gainera, Bakearen Munduko Eguna ospatzen dogu. Hauxe dino Aita Santuak: «Urte barriaren hasieran, otoitz egiten dot adimen artifizialaren molde desbardinek munduan guztiz hedatuta dagozan desbardintasun eta bidegabekeri  askotariko sufrimentuak arindu daiezan.”

 

            Jainkoaren Ama Mariaren jai honetan,  bake sortzaile izateko adorea emon deiskula, eskatu deiogun gure Amari.

            Asmo  eta gurari guztiok gogoan ditugula, ospatu dagigun Eukaristia

             "Gora gora, gora hotsegin..."

 

DAMU-OTOITZA

Bakearen alderako Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.

 

Bakea lortzera garoazan bidea zara Zu. Erruki, Jauna.

Herriak argitzen dozuzan argia zara Zu. Kristo, erruki.

Mundua barriztatzen dozun bizia zara Zu. Erruki, Jauna.

 

            "AINTZA"-ren aurrean

 

            Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Zenb 6, 22-27:

            Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

 

Erantzun Salmoa:  66. salmoa

            Salmo honetan hau agertzen jaku:  alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala eskatzen dau.

 

"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria".

Gal 4, 4-7:

            Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez, Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.

 

Lk 2, 16-21:

            Belenen jaio dan Umeari "Jesus" ipiniko deutsoe izena. Izen honek "salbatzaile", "askatzaile" esan nahi dau.

 

          Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza  "Aleluia" abestuz.

 

 HOMILIA AMAITZEKO BERTSOOK KANTATU GEINKEZ DANON ARTEAN

 

 Agur urte bat, barria dator

kanta “urte barri barri”,

joan jakuna gogoz eskertu

ondo_etorri barriari;

bake bidean emon pausua,

Barri Ona iragarri,

gure ustea ta konfiantza

Jaunagan bakarrik jarri.

 

Barri Onaren irakurketan

bost minutu egunero,

alkarteagaz meza ospatzen

joateko pozik gero.

Uda sasoian umorez bete

trikia eta pandero

ermita eta santu guztiei

errezatuz bero bero.

 

Pobrea eta apala dana

inoiz ez dagigun saldu,

elizan eta gero etxean

fededun legez azaldu,

esperantza ta maitetasuna

indartu eta ez galdu:

Jesus laguna ta barri ona

sakondu eta zabaldu.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

 

-         Eleizaren alde. Egiaren eroale eta bakearen lekuko izan daiten mundu osoan. Egin daigun otoitz.

 

-         Munduko bakearen alde. Era apartekoz gogoan ditugu Gaza eta Ukrania. Isildu daitezela gorrotoaren armak. Bizia zaintzearen apostua, eskubideak errespetatu eta alkarrenganako hartu-emonean bizitzeko aukera izan dagien. Egin dagigun otoitz.

 

-         Sufritzen dagozan emakumeek, Maria Jesusen Amarengan aurkitu daien itxaropenerako arrazoia eta guregan ezinbestekoak dabezan laguntza eta alkartasuna. Egin dagigun otoitz.

 

-         Gu guztion alde. Parrokia alkarte honetan bakea erein daigun eguneroko bizitzan; errespetuan oinarritutako giza hartu-emonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

 

            Emon egiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

AZKEN-AGURRA

 

            Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.

 

            "Jainkoaren Ama"








                              

JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA    B

Jornada Mundial de la Paz: «Inteligencia artificial y paz»

Urtarrilak 1

SARRERAKO OHARRA

Bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!

Jesusen jaiotzatik zortzi egunera, liturgiak Andra Maria Jaungoikoaren Amaren jaia aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu daigun. Urtearen lehenengo eguneko ospakizunari hasierea emoteaz batera, Jainkorengan, gure bizitzetako eta Historiako Jaunarengan sinisten dogula adierazo gura dogu.

Además, hoy es la Jornada Mundial de la Paz. El Papa dice este año: «Mi oración al comienzo del nuevo año es que el rápido desarrollo de formas de inteligencia artificial no aumente las ya numerosas desigualdades e injusticias presentes en el mundo, sino que ayude a poner fin a las guerras y los conflictos, y a aliviar tantas formas de sufrimiento que afectan a la familia humana».

            Jainkoaren Ama Mariaren jai honetan,  bake sortzaile izateko adorea emon deiskula, eskatu deiogun gure Amari.

            Asmo  eta gurari guztiok gogoan ditugula, ospatu dagigun Eukaristia

 

             "Gora gora, gora hotsegin..."

 

DAMU-OTOITZA

Bakearen alderako Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.

Bakea lortzera garoazan bidea zara Zu. Erruki, Jauna.

Herriak argitzen dozuzan argia zara Zu. Kristo, erruki.

Mundua barriztatzen dozun bizia zara Zu. Erruki, Jauna.

 

            "AINTZA"-ren aurrean

            Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Zenb 6, 22-27:

            Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

            El Señor ordena a los sacerdotes de Israel, que bendigan al pueblo invocando su nombre y deseándole paz y felicidad.

 

Erantzun Salmoa:  66. salmoa

            Salmo honetan hau agertzen jaku:  alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala eskatzen dau.

            La bendición de Dios ha hecho producir fruto a nuestra “tierra” Orando con esta alabanza podemos pensar en Jesucristo, fruto bendito de nuestra tierra que en la Virgen María se nos ha dado para la salvación de todos.

 

"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria".

Gal 4, 4-7:

            Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez, Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.

            Dios ama lo pequeño. Elige a María para ser su madre; y a nosotros, pecadores nos permite llamarle “Padre”.  Todo es esperanza. Si Dios es Padre, todo lo suyo es nuestro.

 

Lk 2, 16-21:

            Belenen jaio dan Umeari "Jesus" ipiniko deutsoe izena. Izen honek "salbatzaile", "askatzaile" esan nahi dau.

            Junto a María, la humildad, encontramos a Dios. Llenos de El, seamos testigos como los pastores. La alegría de la libertad total ha llegado a nosotros. El es Salvador.

 

         Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza "Aleluia" abestuz.


 HOMILIA AMAITZEKO BERTSOOK KANTATU GEINKEZ DANON ARTEAN

 

 Agur urte bat, barria dator

kanta “urte barri barri”,

joan jakuna gogoz eskertu

ondo_etorri barriari;

bake bidean emon pausua,

Barri Ona iragarri,

gure ustea ta konfiantza

Jaunagan bakarrik jarri.

 

Barri Onaren irakurketan

bost minutu egunero,

alkarteagaz meza ospatzen

joateko pozik gero.

Uda sasoian umorez bete

trikia eta pandero

ermita eta santu guztiei

errezatuz bero bero.

 

Pobrea eta apala dana

inoiz ez dagigun saldu,

elizan eta gero etxean

fededun legez azaldu,

esperantza ta maitetasuna

indartu eta ez galdu:

Jesus laguna ta barri ona

sakondu eta zabaldu.


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

 

-         Eleizaren alde. Egiaren eroale eta bakearen lekuko izan daiten mundu osoan. Egin dagigun otoitz.

 

-         Por la paz en el mundo. Recordamos en especial a Gaza y Ucrania que están sufriendo el horror de la guerra. Oramos por las víctimas de la violencia, por quienes sufren persecución, los marginados y oprimidos, para que entre todos construyamos un mundo más humano y fraterno. Egin dagigun otoitz.

 

-           Por las madres que sufren por cualquier causa encuentren en María, Madre de Dios, un motivo para su esperanza, y en nosotros, la ayuda y la solidaridad que necesitan. Egin dagigun otoitz.

 

-          Gu guztion alde. Parrokia alkarte honetan bakea erein daigun eguneroko bizitzan; errespetuan oinarritutako giza hartu-emonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

 

Emon egiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

AZKEN-AGURRA

 

            Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.

            Que María nos acompañe a lo largo de este nuevo año.

 

            "Jainkoaren Ama…”

 








IRAKURGAIAK

                                                           Zenb 6, 22-27
Zenbakien liburutik
Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: «Berba egiezu Aaroni eta haren semeei eta esan: Honan bedeintuko dozuez israeldarrak:
"Bedeinkatu zagizala Jaunak, eta zaindu.
Agertu deizula Jaunak bere arpegi argia.
eta errukitu daitela zutzaz.
 Agertu deizula Jaunak bere arpegia,
eta emon bere bakea".
Holantxe   aitatuko   dabe  nire  izena  israeldam ganean,
eta Nik bedeinkatu egingo dodaz».

66. Salmoa
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria".

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,
agertu deigula aurpegi alaia;
ezagutu dagien lurrean zure bidea,
herri guztietan Zugandiko salbamena.  

Poztu beitez kantari atzerriak,
zuzenbidez daroazulako izadia;
zintzo dozuzalako gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak.

Ene Jainko, ospatu zagiezala herriak,
ospatu zagiezala herri guztiak.
Jainkoak bedeinkatu gaizala,
lur-bazter guztiak bildur izan dagioela.  

                                                                        Ga 4, 4-7
San Paulo Apostoluak Galaziarrei
Senideok: Epea bete zanean, bere Semea bialdu eban Jaungoikoak, emakumeagandik jaioa, Legepeko egiña, Legepean egozanak erosteko, guk seme-ordetza hartu gengian. Eta seme zareelako, bere Semearen Espiritua bialdu dau Jaungoikoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!» deika dabillana. Beraz, gehiago ez zara morroi, seme baiño; eta seme bazara, baita oiñordeko ere, Jainkoari esker.


Aleluia.
Askotan eta era askotara
hitz egin eutsen Jaungoikoak Profeten bidez
aspalditik gure asabei;
eta azkenak diran egunotan
Semearen bidez hitz egin deusku.  


     Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Aldi haretan, artzainak arin-arin joan ziran, eta han aurkitu ebezan María ta Jose, eta Umea askan etzunda. Ikusi ebenean, jakinazo egin eben Ume haretaz esan jakena.
Entzun eben guztiak harrituta gelditu ziran, artzai­nak esaten ebenagaz. Mariak, barriz, gogoan jasoten zituan gauza guztiok, bere bihotzean ausnartuz.
Eta artzainak, Jaungoikoari aintzaka ta goraka bihurtu ziran, entzun eta ikusi ebenagaitik.
Umea erdaintzeko zortziurrena bete zanean, Jesus ezarri eutsoen izena, sabelean sortu baiño lehenago aingeruak esan eban izena bera.