Páginas

miércoles, 29 de diciembre de 2021

Gabon osteko II domekea II domingo después de Navidad

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.












                                     


                                   

                                  GABON-OSTEKO II. DOMEKEA   A B C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

            Gabon-jaien barruan, barriro ere Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz. Belenen agertu jakun Jesus umeagan gauza harrigarri bat gertatzen da: Jaungoikoagan egoan Berbea gure artera etorri da, gu Jaungoikoaren seme-alaba egiteko

 

            Hauxe da gaurko meza santuan hausnartuko dogun misterio pozgarria. Hasi daigun otoitzaldi hau,  abestuz.

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: gure artean dagoan Jaunaren berba santua entzun aurretik eta Berak emongo deuskun ogi santuan parte hartu baino lehen, geure hutsegite guztiakaitik parka eskatu deiogun:

 

            - Jesus Jauna, betiko biziaren hitzak dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Liburu Santuen bidez berba egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zeuk Aitari entzundakoa esaten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 24, 1-4. 12-16:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak Jakituria dala-ta berba egiten deusku. Eta, Idazti Santuetan, izen honegaz Israel herriaren erdian bizi dan Jaungoikoaren Espiritua adierazoten da.

 

Erantzun-Salmoa:  147. salmoa

 

            Salmo egileak, Jerusalengo judutarrei,  Jainkoa goratzera dei egiten deutse . Guk ere goratu dagigun gure Jainkoa, bere  Semeak gure artean bizilekua ipini dauelako.

 

"Hitza haragi egin jaku. Gurean Haren bizi leku".

 

Ef 1, 3-6. 15-18:

 

            San Pauloren berbak, Jaungoikoak Kristogan agertzen deuskun asmo salbagarriagaitik, eskerrak emotera eroan nahi gaitue.

 

Jn 1, 1-18:

 

             Poztasunez beterik onartu dagigun bere bizilekua gure artean jarri dauan Jaungoikoaren Berbea.

 

            "Aleluia.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: gure otoitz honetan, gogoan izan dagiguzan gizarteko preminak, txikien eta zapalduen estutasunak, eta Jaungoikoaren guganako maitasuna:

 

            - Elizearen alde: lagundu dagitsela gaurko gizakiei gure artean bizi dan Jaungoikoaren   arpegia aurkitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Gure herriko bakearen alde, bake-bideari benetako izanbidea urratseko gure harremanak justiziazkoak eta askatasunezkoak izan daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Gaixoen alde, behartsu eta zaharren alde: Jaungoikoaren maitasunak argitu dagizala   euren bizitzak eta gu hurrean ikusteaz poztu daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Hemen alkartuta gagozan guztion alde:  urte honetan ahalegindu gaitezala Jaungoi-       koaren Berbea gogoz entzuten eta beteten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jainko gure Aita: zure guganako maitasuna betidanikoa da; lagundu eiguzu behar orduan, Zugandik urrindu ez gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN-AGURRA

 

            Eukaristia amaitu dogu eta elizatik urtetera goaz. Baina, gogoan izan dagigun egun osoa dala Jaunaren Eguna, eta ordu guztiak dirala onak Jaunaren maitasuna gure inguruan zabaltzeko.

 

            "Jesus, munduko Argia..."






                                 

                                      

                                       GABON-OSTEKO II. DOMEKEA   A B C

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

            Gabon-jaien barruan, barriro ere Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz. Belenen agertu jakun Jesus umeagan gauza harrigarri bat gertatzen da: Jaungoikoagan egoan Berbea gure artera etorri da, gu Jaungoikoaren seme-alaba egiteko

            Dios nos llama y confía en nosotros; nos hace hijos suyos y testigos de su amor. Recordamos una vez más al Hijo de Dios,  Palabra que se hace carne y pone su tienda de campaña en medio de nosotros

 

             Hasi daigun otoitzaldi hau,  abestuz

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: gure artean dagoan Jaunaren berba santua entzun aurretik eta Berak emongo deuskun ogi santuan parte hartu baino lehen, geure hutsegite guztiakaitik parka eskatu deiogun:

 

            - Jesus Jauna, betiko biziaren hitzak dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Liburu Santuen bidez berba egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zeuk Aitari entzundakoa esaten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 24, 1-4. 12-16:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak Jakituria dala-ta berba egiten deusku. Eta, Idazti Santuetan, izen honegaz Israel herriaren erdian bizi dan Jaungoikoaren Espiritua adierazoten da.

            La  Sabiduría de la que habla esta primera lectura, es el mismo Dios que sale a nuestro encuentro.

 

Erantzun-Salmoa:  147. salmoa

 

            Salmo egileak, Jerusalengo judutarrei,  Jainkoa goratzera dei egiten deutse . Guk ere goratu dagigun gure Jainkoa, bere  Semeak gure artean bizilekua ipini dauelako.

            El salmista anima al pueblo de Israel a cantar a Dios, porque Él defiende y salva a su pueblo. Unámonos nosotros a esta alabanza.

 

"Hitza haragi egin jaku. Gurean Haren bizi leku".

 

Ef 1, 3-6. 15-18:

 

            San Pauloren berbak, Jaungoikoak Kristogan agertzen deuskun asmo salbagarriagaitik, eskerrak emotera eroan nahi gaitue.

            La lectura que vamos a escuchar es un canto de alabanza a Dios porque nos ha elegido para ser sus hijos

 

Jn 1, 1-18:

            Dios muestra su plan de salvación y manifiesta su amor en la persona de Jesucristo, su Hijo. Él vive en medio de nosotros.

            Poztasunez beterik onartu dagigun bere bizilekua gure artean jarri dauan Jaungoikoaren Berbea.

 

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: gure otoitz honetan, gogoan izan dagiguzan gizarteko preminak, txikien eta zapalduen estutasunak, eta Jaungoikoaren guganako maitasuna:

 

            - Elizearen alde: lagundu dagitsela gaurko gizakiei gure artean bizi dan Jaungoikoaren  arpegia aurkitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gaixoen alde, behartsu eta zaharren alde: Jaungoikoaren maitasunak argitu dagizala   euren bizitzak eta gu hurrean ikusteaz poztu daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por los creyentes de todas las religiones, para que nos encontremos unidos en la defensa de la dignidad y derechos humanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por todos los aquí reunidos, para que no desfallezcamos en el compromiso por la justicia y la paz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            Jainko gure Aita: zure guganako maitasuna betidanikoa da; lagundu eiguzu behar orduan, Zugandik urrindu ez gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN-AGURRA

 

            Eukaristia amaitu dogu eta elizatik urtetera goaz. Baina, gogoan izan dagigun egun osoa dala Jaunaren Eguna, eta ordu guztiak dirala onak Jaunaren maitasuna gure inguruan zabaltzeko.

            Dios  ha venido a  nosotros y ha puesto su tienda de campaña en medio de nosotros. Que sintamos su presencia salvadora y su gracia nos ayude a vivir un mundo de paz y fraternidad.

 

            "Jesus, munduko Argia..."










EGUBERRI ONDORENGO II. DOMEKEA
(aurten urtarrilaren 3an)
Jainkoaren jakituria
bere herri aukeratuaren erdian bizi da.

Siraken liburutik (Si 24, 1-4. 12-16)

Jakituriak bere burua goratzen dau,
bere herriaren erdian aintzaz beteten da.
Goi-goikoaren batzarrean ahoa edegiten dau
eta haren ahalmenaren aurrean aintzaz beteten da.
Bere herriaren erdian goratzen dabe,
eta santuen batzar osoan miresten;
aukeratuen taldeek goralpenak emoten deutsoez
eta bedeinkatua izango da bedeinkatuen artean.
Orduan, guztien Egileak agindu eustan,
sortu ninduanak txabolea eregi eustan,
eta esan: «Bizi zaitez Jakoben herrian,
eta izan bedi Israel zure ondarea».
Hasieran, gizaldiak baino lehenagotik, sortu ninduan,
eta inoiz ere ez dot amairik izango.
Txabola santuan, haren aurrean, egin dot zerbitzua,
eta holan Sion mendian finkatu naz.
Uri maitean emon deust atseden
eta Jerusalemen dago nire agintaritza.
Izen handiko herrian bota ditut zuztarrak,
Jaunaren arloan, haren ondarean.

Erantzun-salmoa Sal 147, 12_13. 14_15. 19_20

"Hitza haragi egin jaku. Gurean Haren bizi leku".


Jerusalem, ospatu egizu Jauna;
Sion, goratu egizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta,
zure seme-alabak zure barruan bedeinkatu ditu. R/.

Zure mugetan bakea ezarri dau-eta,
gari_mamiz ase zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbea,
eta haren berbea bizkor eta arin doa. R/.

Iragarri deutso bere berbea Jakobi,
bere erabagi eta aginduak Israeli.
Ez dio egin horrelakorik beste herriri,
bere aginduak ez deutsoz agertu besteri. R/.


Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,
Jesu Kristoren bidez.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei (Ef 1, 3-6. 15-18)

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako bedeinkapenez
zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.
Beragan aukeratu ginduzan,
mundua sortu baino lehen,
haren aurrean, maitasunez,
santu eta errubako izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez,
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun graziaren aintzak
Bera goralpenez bete dagian.
            Jesus Jaunagan dozuen sinistearen eta fededun guztienganako dozuen maitasunaren barri jakinik, eten barik dihardut zuekaitik eskerrak emoten, neure otoitzetan zuek gogoan izanez. Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera deitu eutsuen, zeinen aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestatuta daukon aintza.




Berbea haragi egin zan,
eta gure artean jarri eban bizilekua.


Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 1, 1-18)

Hasieran bazan Berbea,
eta Berbea Jainkoargaz zan,
eta Jainkoa zan Berbea.
Berbea hasieran Jainkoagaz zan.
Gauza guztiak beraren bidez eginak dira,
eta egindakorik ezer ez da Ha berik egin.
Berbeagan zan bizia,
eta bizia gizakien argia zan;
argiak ilunpetan argi egiten dau,
baina ilunpeek ez eben onartu.
            [Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorria zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinistu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormen egin behar ebana baino.]
Berbea zan egiazko argia,
mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituana.
Munduan egoan
eta mundua haren bidez egina dan arren,
munduak ez eban ezagutu.
Bereakana etorri zan,
eta bereek ez eben onartu.
Onartu eben guztiei, barriz,
haren izenean sinisten dabenei, hain zuzen ere,
Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen.
Honeek ez dira giza odoletik sortu,
ez eta giza nahieratik ere,
Jainkoagandik baino.
Eta Berbea gizon egin zan,
eta gure artean jarri eban bizilekua,
eta ikusi dogu haren aintza,
Aitagandik graziaz eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari jagokon aintza.
            [Joanek Haretaz egin eban autormen, oihuka esanez: «Hau zan nik esan neban Ha: Nire ondoren datorrena nire aurretik jarri da, ni baino lehenagokoa zan-eta».
Eta haren betearen betetik guztiok hartu dogu,
grazia graziaren gain hartu ere.
Legea Moisesen bidez emon zan;
grazia eta egia, barriz,
Jesu Kristoren bidez etorri dira.
Jainkoa ez dau inork inoiz ikusi;
Aitaren altzoan dagoan
eta Jainkoa dan
Seme bakarrak
emon deusku haren barri.]


No hay comentarios:

Publicar un comentario